Ziape (landarea)

Artikulu hau landareari buruzkoa da; landare honen haziarekin egindako orea gaitzat duena beste hau da: «Ziape»
Ziape-beltzaren haziak

Ziapea urteko belar-landare olioduna da. Brassica eta Sinapis generoetako hainbat espeziek izen arrunt hau dute. Zurtoin zuta eta adartsua du, 30-100 cm inguru luzea, lantza itxurako hosto zabal gingildunak edo horztunak, eta arbiaren antzeko lore txiki horia izaten dituzte. Ziape mota batzuen haziak janariak ontzeko eta enplastoak egiteko erabiltzen dira. Mostaza, mustarda, eta, zenbait ziape mota, arbi-gaizto izenez ere ezagutzen da. Ziape espezierik ezagunenak hauek dira: ziape zuria (Sinapis alba), 30-60 cm luze dena eta atal guztiak iletsuak dituena; eta ziape beltza (Sinapsis nigra), metro bete inguru luze dena eta ilerik ez duena.

Ziapearen haziarekin egiten da ziape orea.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q30076
  • Identifikadoreak
  • AAT: 300311364
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D009149
  • Wd Datuak: Q30076