Westport (Mayo konderria)
Westport (Mayo konderria) Cathair na Mart | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Konderria | ![]() |
Postakodea | F28 |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°48′00″N 9°32′00″W / 53.8°N 9.5333°W / 53.8; -9.5333 |
![]() | |
Altuera | 80 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 6.198 (2016) |
Bestelako informazioa |
Westport (irlanderaz Cathair na Mart), hiria historikoki Cahernamart izendapenarekin ezaguna izan zen. Mayoko konderrian kokatzen da, Clew badiaren hego-ekialdeko ertzan, eta Irlandako Errepublikaren mendebaldeko kostaldean dago.
Hiri honetatik 10 kilometro mendebalderuntz Irlanda osoan oso ospetsua den Croagh Patrick mendia dago, bertara urteko erromeria eta igoera ospatzen direlarik. Mendi honen gailurretik Westport hiria eta inguru guztiak ederki asko ikus litezke.
Etimologia
Irlanderazko Cathair na Mart izenak "abereen gotorlekua" edo "ferien gotorlekua" esan nahi du. Ingelesezko Westport izenak berriz "mendebaldeko kaia" esan nahi du.
Historia
XVI mendeko Cathair na Mart gazteluaren inguruan eratuz joan zen herria. Umaill leinuaren lurretan zegoen gaztelua. Cathair na Mart herria ekialdean sortu zen baina 1780ean herria mugitu, izena aldatu (Westport) eta James Wyattek birdiseinatu zuen georgiar erara.
Ondasun nabarmenak
- Westport etxea: XVIII mendeko Browne familiaren jauregia.
Herritar ezagunak
- John MacBride (1968-1916), irlandar errepublikarra.
Hiri senidetuak
Plougastel-Daoulas (Bretainia)
Limavady (Ipar Irlanda)
Iruditegia
- Matt Molloy's Pub taberna ospetsua (The Chieftains musika taldeko kidea)
- Bridge Streeteko zubia
- James Street kalea
- Bridge Street kalea
- Carrowbeg ibaia Westport udalerrian.
- Shop Street kalea
- Octagon enparantzako San Patrizioren irudia
- South Malleko John MacBriden irudia
- Westport etxea
Kanpo estekak
- Westport House & Pirate Adventure Park webgunea
- Westporteko Turismo Bulegoaren Webgunea
Datuak: Q1017331
Multimedia: Westport, County Mayo / Q1017331
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Irlandako Ataria |