Takeda klana

Takeda klana
Datuak
MotaJapanese clans (en) Itzuli

Takeda klana (japonieraz: 武田氏, Takeda-shi?) Japoniako historiako Heian aroaren amaieratik Sengoku arorainoko daimyō klan bat izan zen.

Takedatarrak, Seiwa enperadorearen (850-880) ondorengoak ziren, eta Minamoto klanaren adar bat osatzen zuten. Minamoto no Yoshikiyo, Minamoto no Yoshimitsuren semea, Takeda abizena erabiltzen lehena izan zen.

Historia

XII. mendean, Heian aroaren amaieran, Takeda familiak Kai probintzia kontrolatu zuen. Beste klan batzuekin batera, euren lehengusu Minamoto no Yoritomori lagundu zioten Taira klanaren aurka Genpei Gerratan. Yoritomo, 1181ean Ishibashiyaman garaitua izan zenean, Takeda Nobuyoshik laguntza eskatu zuen, eta, ondorioz, Takeda klanak, 20.000 soldaduko armada bat bidali zuen laguntzera. Takeda Nobumitsuk (1162-1248), Hojo klanari lagundu zion 1221eko Shōkyu Gerran, eta, sari bezala, Aki probintzia jaso zuen. Sengoku arorarte, Takedatarrak, Kai, Aki eta Wakasa probintzietako shugoak izan ziren. 1415ean, Uesugi Zenshūren matxinada zanpatzen lagundu zuten; Ashikaga Mochiujik, Uesugiren irakaslea eta matxinada zuzendua zegoen gizona zena, Takedatarren aurkako errepresaliak hartu zituen, honekin, 150 urtez iraun zuen Uesugi klana eta Takeda klanaren arteko etsaitasun bat hasi zelarik.

Takeda Harunobu izan zen bere aita Nobutoraren oinordeko 1540an, Kai probintziako daimyo bihurtuz eta hedatze azkar bat hasiz. Batzuetan Hojo klanaren aurka egin zuen arren, bere eraso gehienak iparralderantz izan ziren, non Uesugi Kenshinen aurka borrokatu zuen.

Takeda Shingen, bere jenialitate taktikoa eta berrikuntza militarrengatik da ezaguna, historialariren batzuk, Shingenen taktikak, bereziki harrigarri edo iraultzaileak ez zirela dioten arren. Edonola ere, Takeda Shingen, zalditeria kargak erabiltzeagatik da ezaguna. XVI. mendearen erdialderarte, zaldi gainean zihoazen samuraiak, nagusiki arkulariak ziren, jada infanteria handi batean oinarritutako armadak erabiltzeko joera bazegoen arren, oinezko arkulari ugari barne. Tropa hauek defendatu ahal izateko, Shingenek, bere samurai arkulariak, lantzari bihurtu zituen, eta zalditeria kargak erabili zituen, 1572ko Mikatagaharako guduan bezala. Shingenen taktika berriak, euren indarragatik, oso ospetsu bihurtu ziren, Takedaren armada, kiba gundan (騎馬軍団, edo "armada muntatua") bezala ezagutua izateraino.

Takeda Shingen, 1573an hil zen, 53 urte zituenean, eta, beraz, bere seme Takeda Katsuyorik oinordetu zuen klanaren buruzagitza eta 1575eko Nagashinoko guduan garaitua izan zen, Oda Nobunagaren tropen aurka borrokatu ondoren.

XV. mendean idatzitako Kōshū Hattoa, Takeda familiaren lege kode bat da, Kōyō Gunkana, nagusiki Kōsaka Masanobuk idatzia XVI. mendearen erdialdean, familiaren historia eta Shingenen berrikuntza militar taktikoak erregistratzen dituen olerki epiko bat den bitartean.

Takeda abizena, izen modernoa da Japonian, baina ez da oso litekeena abizen hau duten guztiak, aipaturiko klanaren ondorengoak izatea. Izan ere, Takedatarren benetako ondorengo gehienek, izen ezberdina zuten kadete adar bat sortu zutenean. Tokugawa aroan, daimyo familia asko, Takedatarren zuzeneko ondorengoak ziren.

1868an, Meiji berrezarkuntzan, delako familiak ondorengo hauek ziren:

  • Matsumaetarrak, Takeda Kuninoburen ondorengoak, Hokkaido uharteko han bakarra zen Matsumaeko domeinuko daimyoak ziren.
  • Nambutarrak, Takeda Yoshikiyoren birbiloba zen Takeda Mitsuyukiren ondorengoak, Nambun ezarri zirenak (Kai probintzian) nondik euren izena hartu zuten. Nambutarrak, Morioka domeinuko, Shichinoje domeinuko eta Hachinoje domeinuko (Mutsu probintzian) daimyoak ziren.
  • Yanagizawatarrak, Takeda Nobuyoshiren ondorengoak, Yamato probintziako Kōriyama domeinuko, Kurokawa domeinuko eta Echigo probintziako Mikkaichi domeinuko daimyoak ziren.
  • Gotōtarrak, Takeda Nobuhiroren ondorengoak, Gotōko (Gōto uharteak Hizen probintzian) daimyoak ziren.
  • Ogasawaratarrak, Takedatarren adar militar bat ziren, Takeda Yoshikiyoren birbiloba eta Ogasawara izena hartu zuen lehena izan zen Takeda Nagakiyoren (1162-1242) ondorengoak. Bere ondorengoak, Shinano probintzia eta Hida probintziako shugo edo gobernariak ziren, eta, XVI. mendean, Takeda klaneko euren lehengusuen aurka gerran hasi ziren. 1868an, Kokura domeinuko, Chikuza domeinuko (Buzen probintzia), Ashi domeinuko (Harima probintzia), Karatsu domeinuko (Hizen probintzia) eta Katsuyama domeinuko (Echizen probintzia) daimyo bihurtu ziren.
  • Takeda izeneko bi adar, Kōke deritzonaren artean zeuden (klase altuko familiak).

Takeda klaneko kide garrantzitsuak

Historikoak

  • Takeda Nobutora, Shingenen aita
  • Takeda Shingen, Japoniako gerlaririk ospetsuenetako bat. Shingenek, bere domeinuak, biziki handitu eta hedatu zituen, eta bere garaiko pertsonarik ospetsuenetako bat bihurtu zen.
  • Takeda Katsuyori, Shingenen semea. Katsuyorik, bere aitaren tropen buru izan zen hau hil ondoren, eta Takeda klanaren erorketaren lekuko izan zen.
  • Takeda Nobushige, Shingenen anaia txikia. Bere anaiaren alde egin zuen hau bizi izan zen bitartean. Kyūjūkyū Kakuna ere idatzi zuen, Takeda klana zuzentzen zuten 99 arau labur.

Gaur egun

  • Sokaku Takeda, klaneko kidea XX. mendean eta Daitō-ryū aiki-jūjutsuaren fundatzailea.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1210114
  • Commonscat Multimedia: Takeda clan / Q1210114

  • Wd Datuak: Q1210114
  • Commonscat Multimedia: Takeda clan / Q1210114