Prozesu ingeniaritza

Kontrol gela eta planta kimikoa

Prozesu ingeniaritza ekoizpen prozesuak eraginkortasunez burutu eta optimizatzeaz arduratzen den ingeniaritza arloa da. Lehengaiak eta osagaiak planta kimiko edo lantegira sartu azken produktua burutu bitartean gertatzen diren aldaketa fisiko eta kimiko guztiak hauteman, zehaztu eta kontrolatu egiten ditu. Bere baitan ingeniaritza arlo anitz biltzen ditu. Nabarmena da ingeniaritza kimikoak prozesu ingeniaritzan duen garrantzia, prozesuko eragiketa ezberdinetan dauden tenperatura eta presioa kontrolatuz, eta katalizatzaileak, birzirkulazioa, integrazio energetikoa edo faseen arteko kontaktu mota aztertuz adibidez. Prozesu ingeniaritzaren baitan prozesuko aldagaien balio hoberenak kontrolatu eta zuzentzen dituen arloari kontrol eta instrumentazio ingeniaritza da.

Prozesu ingeniaritzan, gaur egun, prozesu simulatzaileak erabiltzen dira ekoizpen prozesuen nondik norakoak diseinatu, simulatu, aurreikusi eta optimizatzeko.

Ikus, gainera

  • Ingeniaritza kimikoa

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2144042
  • Commonscat Multimedia: Process engineering / Q2144042

  • Identifikadoreak
  • BNF: 11979650p (data)
  • GND: 4062781-0
  • LCCN: sh85107212
  • NKC: ph260627
  • Wd Datuak: Q2144042
  • Commonscat Multimedia: Process engineering / Q2144042
  • i
  • e
  • a
Ingeniaritza
Zibila
  • Arkitektura
  • Egiturak
  • Eraikuntza
  • Garraioa
  • Geoteknia
  • Hidraulika
  • Ingurumena
  • Lurrikarak
  • Meatzaritza
Mekanikoa
Elektrizitatea
Kimikoa
Diziplinartekoa
Kategoria Kategoria • Atari Ataria