Plateresko

Koro platereskoa Aguraingo Santa Maria elizan.

Platereskoa (gaztelaniaz: plateresco) Espainiako Pizkundean garatutako arkitektura estiloa izan zen. XV. mendearen hasieran agertu eta hurrengo bi mendeetan hedatu zen. Oso apaindutako fatxadengatik bereizten da, zilargintza lanak bailiran (hortik bere izena), eraikinen barnealdea estilo gotikoan eraikia izaten den bitartean.

Platereskoa, arte mudejarra eta gotiko flamigeroaren arteko elkarketa da. Berezitasunetako batzuk, koroa, armarri edo pinakuluak gehitzea edo hiru zatitan banatutako fatxadak (Pizkundekoak bitan banatuak izaten ziren bitartean) dira. Baina Pizkundeko osagaiak ere erabiltzen ditu, zutabeak edo apaindura osagai batzuk kasu.

Platereskoko eraikin azpimarragarri batzuk, honako hauek dira:

  • Salamancako Unibertsitateko fatxada
  • Errege-erregina Katolikoen Ostatua, Santiago de Compostela
  • Salamancako katedral berriaren fatxada
  • Salamancako San Esteban Komentuko fatxada
  • Salamancako Las Dueñas Komentuko klaustroa
  • Salamancako Sancti Spiritus elizako fatxada
  • Alcalá de Henaresko Unibertsitateko fatxada
  • Salamancako Maskorren Etxea
  • San Marko Monasterioa, León
  • Sevillako Udaletxea
  • Coriako Katedraleko Erlikien Balkoia eta Barkamenaren Fatxada
  • Burgosko katedraleko Zahagitokiaren Atea
  • Burgoseko Erregearen Ospitalea
  • Palentziako katedraleko koruaren atzealdea eta kriptaren aurrealdea
  • Oñatiko Unibertsitatea
  • Viveiroko Karlos V.aren atea
  • William Randolph Hearsten Gazteluko Eguzkiaren etxea, Kaliforniako San Simeonen, Espainiako arkitektura platereskoan oinarritua.
  • Pilatosen Etxeko burdin hesia.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q577852
  • Commonscat Multimedia: Plateresque architecture / Q577852

  • Identifikadoreak
  • AAT: 300021131
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q577852
  • Commonscat Multimedia: Plateresque architecture / Q577852