Pastéis de bacalhau

Pastéis de bacalhau
arrain plater, patata platera eta deep-fried food (en) Itzuli
MaterialakBakailao gazitua
patata
Bakailao pastel edo opil frijituak arrozarekin

Pastéis de bacalhau edo bakailao pastela, Portugalgo sukaldaritzan oso ezaguna den prestaketa dugu. Bakailao, patata, arrautza, perrexila eta baratxuria ditu oinarrizko osagaiak.

Patata egosiarekin, arrautzarekin eta bakailaoarekin eginiko kausera modukoak dira, frijitu egiten direnak. Arbi hostoekin edo tomatearekin eginiko arroza izaten du hornigai askotan.

Errezeta

Pastéis de bacalhau edo Bakailao opilak

OSAGAIAK

  • Bakailaoa: 300 g.
  • Patata: 250 g zuritu.
  • Arrautza: 3.
  • Baratxuria: 1 xehatu.
  • Perrexila: Sorta txiki bat xehatu.

PRESTAKETA

  • Ur hotzetan patata egosten jarri.
  • 10 minutu egosten pasatakoan gehitu bakailaoa.
  • Patata biguna dagoenean ( beste 10 minutu inguru) atera bakailaoa, ura kendu eta patata birrindu.
  • Bakailaori azala kendu, lehortu eta desegin.
  • Nahasi patata, bakailaoa, perrexila eta baratxuria.
  • Gehitu arrautzak banan bana, orea nahasten dugun bitartean.
  • Jarri zartagin bat sutan olio ugarirekin.
  • Bi koilaren laguntzaz osatu orearekin opil edo kroketa antzeko txikiak eta frijitu.
  • Kolorea hartutakoan papera duen plater batera atera eta hoztu aurretik jan.

OHARRA

  • Askotan tomaterakin edo arbi hostoarekin eginiko arroza erabiltzen da hornigai moduan.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q891358
  • Commonscat Multimedia: Bolinhos de bacalhau / Q891358

  • Wd Datuak: Q891358
  • Commonscat Multimedia: Bolinhos de bacalhau / Q891358