Nicolás Ollo

Nicolás Ollo

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaIbero, 1816ko abenduaren 6a
Herrialdea Nafarroa Garaia
HeriotzaTrapagaran, 1874ko martxoaren 29a (57 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakofizierra
Jasotako sariak
ikusi
  • San Fernandoren Gurutze Ohoratua San Fernandoren Gurutze Ohoratua
Zerbitzu militarra
Graduateniente jeneral
Parte hartutako gatazkakLehen Karlistaldia
Espainia-Maroko Gerra
Bigarren Karlistaldia

Nicolás Ollo Bidaurreta (Ibero, Oltza, 1816ko abenduaren 6a - Trapagaran, 1874ko martxoaren 29a) nafar jeneral karlista izan zen.

Bizitza

Lehen Karlistaldian parte hartu zuen, eta birritan zauritu zuten, Lutxanan eta Erreniegan. Elio Ezpeletaren agindupean jarri zen 1839. urtean, eta bat etorri zen Bergarako besarkadarekin. O'Donnell militarrak antolatu zuen Iruñeko matxinadan parte hartu zuen, 1841. urtean, baina, Frantziara erbesteratu behar izan zuen. 1854. urtean, kapitain izendatu zuten, eta komandante bi urte geroago. Afrikan borrokatu ondoren, teniente koronel izendatu zuten.

1868. urteko iraultzaren ondoren, karlismoari eutsi zion berriro ere, eta Nafarroako Matxinada antolatzeko ardura izan zuen; baina Orokietako gudua galduta, Frantziara ihes egin behar izan zuen, berriro ere. Nafarroako komandante nagusi zela, 10.000 gizonek osaturiko armada-talde bat sortu zuen, 1872. urtean, eta mariskal izendatu zuten hurrengo urtean. Bilboko setioan borrokatu zen, eta Domingo Moriones buruzagi errepublikanoa garaitu zuen, 1874. urteko otsailaren 24 eta 25ean. Bi egun geroago hil zen, leherketa baten ondorioz. Haren gorpua Durangon lurperatu zuten; hala ere, 1912ko ekainaren 17an, Lizarrara lekualdatu eta bertan hilobiratu zuten omentzeko 20.000 pertsona zain zituela, Gernikako Arbola ereserkiaren doinuen artean.[1]

Nicolas Ollo hil zuen eztandaren grabatua.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Esparza Zabalegui, José Mari; Lopez de Luzuriaga, Iñaki (itzul.). (2020). Gernikako Arbolaren biografia: Euskal Herriko ereserkia. (2. edizioa. argitaraldia) Txalaparta ISBN 978-84-18252-41-9. PMC 1242024933. (Noiz kontsultatua: 2023-03-03).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12264839
  • Commonscat Multimedia: Nicolás Ollo / Q12264839

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 117207
  • Lur: 04545/eu_o_0863/o0863
  • Wd Datuak: Q12264839
  • Commonscat Multimedia: Nicolás Ollo / Q12264839