Mohsen Makhmalbaf

Mohsen Makhmalbaf

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaTeheran, 1957ko maiatzaren 29a (66 urte)
Herrialdea Iran
 Frantzia
Lehen hizkuntzapersiera
Familia
Ezkontidea(k)Marzieh Meshkini  (1987 -
Seme-alabak
ikusi
  • Samira Makhmalbaf (en) Itzuli
    Hana Makhmalbaf
Hezkuntza
Hizkuntzakpersiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, film-zuzendaria, zinema ekoizlea, film-muntatzailea, eleberrigilea, gidoilaria, saiakeragilea, aktorea, argazki-zuzendaria eta errealizadorea
Lan nabarmenak
ikusi
  • The Cyclist (en) Itzuli
    Kandahar (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • ohorezko doktore  (2010, 2011)
    Freedom to Create Prize  (2009)
    Sitges Film Festival Best Director award  (1996) : Gabbeh (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaMojahedin of the Islamic Revolution of Iran Organization (en) Itzuli

makhmalbaf.com
IMDB: nm0538532 Allocine: 15465 Allmovie: p100855 Edit the value on Wikidata

Mohsen Makhmalbaf (persieraz: محسن مخملباف‎, Mohsen Makhmalbaaf; Teheran, 1957ko maiatzaren 29a) irandar zinema-zuzendaria da. Xahren kontrako talde bateko kide zela espetxeratu egin zuten 1974. urtean, eta bost urtera zigortu zuten polizia bat jotzeagatik. Espetxetik irten zenean (1979) politikan jarraitu zuen, eta aldi berean irratian hasi zen lanean gidoilari gisa eta baita literaturan ere. Arte eta Pentsamendu Islamistak zabaltzeko Zentroaren sorreran parte hartu zuen, eta zinemaren bideari ekin zion, bide egokia baitzen bere pentsamendu etikoak eta filosofikoak adierazteko. Zineman bosgarren filma egin zuen arte, Dastforush (1987) hain zuzen ere, ez zuen Irango kritika erakartzerik lortu. Une horretatik aurrera, mundu osoan ezagutzen hasi zen hainbat lanen bidez: Baysikelran, Arusi-e khuban (1989), Nobat-e asheqi (1990) eta Shabha-ye Zayandeh Rud (1991; azken biak oraindik debekatuta daude Iranen). Arazo gutxiago emango zizkion gaien bila, komedia satirikoaren bideari ekin zion: Ruzi ruzegari cinema (1992) eta Honarpishe (1993) filmak dira horien erakusgarri. Salaam cinema (1994) eta Nun va goldun (1996) lanek errealitatearen eta fikzioaren arteko mugak aztertzen ditu. Gabbeh lanarekin lortu zuen Makhmalbafek ospe gehiena, eta horixe izan zen hain zuzen nazioartean ere arrakasta handien izan zuena. Lan horren ondoren, Isiltasun (1998) egin zuen, hori ere arrakasta handikoa. Makhmalbafen filmak, XXI. mendeko lehenengo hamarkadan, nazioarteko zinemaldi garrantzitsu gehienetan ikusgai egon dira.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Mohsen Makhmalbaf IMDb
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q55211
  • Commonscat Multimedia: Mohsen Makhmalbaf / Q55211

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 67309249
  • ISNI: 0000000121377390
  • BNE: XX1363486
  • BNF: 14402026k (data)
  • GND: 12090280X
  • LCCN: n88664107
  • NDL: 00862516
  • SNAC: w6nx3scm
  • SUDOC: 059553146
  • UB: a1348881
  • Open Library: OL996991A
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 03997/eu_m_0420/m0420
  • Wd Datuak: Q55211
  • Commonscat Multimedia: Mohsen Makhmalbaf / Q55211


Biografia
Iran
Artikulu hau Irango biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.