Mendebaldeko Finlandia

Mendebaldeko Finlandia
Länsi-Suomen lääni

Hiriburua Turku
Antolaketa

7 eskualde
Eremua 74.185 km²
Biztanleria 1.860.782 (2005)
Dentsitatea 25,1 bizt/km²

Mendebaldeko Finlandia (finlandieraz Länsi-Suomen lääni), Finlandiako Errepublikak 1997-2009 bitartean izan zuen banaketa administratiboko probintzia edo lurraldeetako bat zen (denera sei probintziatan banatuta zegoen). Turku zen administrazio-hiriburua.

2004. urtean, finlandiarren %35 (1.855.000 lagun inguru) Mendebaldeko Finlandian bizi zen. Probintziako hiririk handienak hauexek ziren: Tampere, Turku, Jyväskylä, Pori eta Vaasa. Hizkuntza nagusia finlandiera den arren, %10ek suediera zerabilen.

Eskualdeak

Zazpi eskualde ziren Mendebaldeko Finlandian:

  • Hegoaldeko Ostrobothnia (Etelä-Pohjanmaa / Södra Österbotten)
  • Ostrobothnia (Pohjanmaa / Österbotten)
  • Pirkanmaa (Pirkanmaa / Birkaland)
  • Satakunta (Satakunta / Satakunda)
  • Erdialdeko Ostrobothnia (Keski-Pohjanmaa / Mellersta Österbotten)
  • Erdialdeko Finlandia (Keski-Suomi / Mellersta Finland)
  • Jatorrizko Finlandia (Varsinais-Suomi / Egentliga Finland)
62°N 24°E / 62°N 24°E / 62; 24

Erreferentziak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q192759
  • Commonscat Multimedia: Western Finland / Q192759

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 131527252
  • Wd Datuak: Q192759
  • Commonscat Multimedia: Western Finland / Q192759