Münchhausengo Baroia

Münchhausengo Baroia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Ogibideamilitarra eta idazlea

Karl Friedrich Hieronymus von Münchhausen (1720ko maiatzaren 11a, Bodenwerder, Saxonia Beherea - 1797ko otsailaren 22a), Münchhausengo Baroia, alemaniar jauntxo eta militarra izan zen. Bere abentura eta balentrien kontakizunak Rudolf Erich Raspe idazleak Münchhausengo Baroiaren Abenturak bilduman bildu eta 1785an London hirian argitaratu zitzan oinarri izan ziren. Fantasiazko kontakizunak dira, sobera puztuak, batipat irakurle gazteei zuzenduak.

Abenturak

Bere gaztaroan, Münchhausengo Baroia Brunswick-Lüneburgoko Dukea zen Anthony Ulrich II.aren zerbitzupeko morroi izan zen, gerora ordea, errusiar gudarostea sartu zen. 1750. urtera arte bertan zerbitzatu eta turkiarren aurkako kanpainetan parte hartu zuen. Jaioterrira itzultzean, bere abenturei buruzko kontakizunak aipatzen hasi zen.

Kontakizun hauen arabera, betiere beste batzuen ahotik aipatuak, Münchhausengo Baroiaren balentrien artean kanoi bala baten gainean bidaiatzea, Ilargira joatea, edota bere ile kalpar batetik tiratuz aintzira batetik ateratzea daude (beste bertsio batzuen arabera, bere oinetakoen lokarriak erabiliz).

Euskaratutako bertsioak aspaldi daude, besteak beste Etor argitaletxeak komiki eran eginda eta 1975an argitaratuta.

Zinema

Iruditegia

  • Kanoi bala baten gainean bidaiatuz
    Kanoi bala baten gainean bidaiatuz
  • Ahateekin batera hegan eginez
    Ahateekin batera hegan eginez
  • Zalgurdi bat zaldiz alderik-alde zeharkatuz.
    Zalgurdi bat zaldiz alderik-alde zeharkatuz.
  • Zaldi erdi baten gainean.
    Zaldi erdi baten gainean.

Ikus gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Münchhausengo Baroia Aldatu lotura Wikidatan