Luis Iturri

Luis Iturri
Bizitza
JaiotzaSevilla, 1944
Herrialdea Bizkaia
HeriotzaBilbo, 1998ko maiatzaren 4a (53/54 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pankreako minbizia
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, antzerki zuzendaria eta gidoilaria
Jasotako sariak
IMDB: nm1994582 Edit the value on Wikidata

Luis María de Iturri y Sojo (Sevilla, 1944 – Bilbo, 1998ko maiatzaren 4a) bizkaitar aktore eta antzerki-zuzendaria izan zen, Akelarre antzerki-taldearen sortzailea izandakoa.[1] Gerra ez, Irrintzi eta Hator antzezlanei esker, kritika onak jaso zituen. Arriaga antzokia zuzendu zuen.

Biografia

Hemezortzi urte zituela hasi zen antzerkian lanean, ikasketak egin bitartean. 1966an Akelarre antzerki-konpainia sortu zuen Bilbon, eta talde horren zuzendari gisa sari asko irabazi zituen, besteak beste, Espainiako Teatroko Sari Nazionala. Bera izan zen Arriaga antzokiko lehen zuzendari profesionala, 1987an antzokia berritu zenean. Blas de Oteroren, Gabriel Celayaren eta Gabriel Arestiren testuetan oinarritutako Irrintzi du lanik adierazgarriena, lan horrek euskal antzerkigintza nazionalaren bultzatzailearen ospea eman baitzion.

Opera berandu ezagutu zuen arren, oso gogoko izan zuen, eta opera estreinaldi ugari programatu zuen. Genero hori eszenaratzeko ikuspegi berezia zuen, eta Donostiako Musika Hamabostaldian aurkeztu zuen Carmen, esate baterako, erabat abstraktua zen. 1990ean eta 1991n Juan Crisóstomo Arriagaren Agar, Ismael eta Herminia operen mundu-mailako estreinaldia egin zuen eta baita Mikis Theodorakisen Medea lanarena ere. Bere azkeneko lanen artean Durrematten Romulo Handia antzerkiaren eszena-zuzendaritzan eta protagonista gisa egin zuen lana nabarmen daiteke.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. «Muere el actor y director Luis Iturri, impulsor del Teatro Arriaga de Bilbao» El País 1998/05/05.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q14106117
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 56141
  • Lur: 03152/eu_i_2286/i2286
  • DBE: url
  • Wd Datuak: Q14106117