Lot (Biblia)

Artemisia Gentileschi (1635–1638), "Lot eta bere alabak".

Lot edo Loth (hebreeraz: לוט, Lot, 'ezkutatua'; arabieraz: لوط, Lut) Bibliako pertsonaia da (Hasiera, XI-XIX), Abrahamen iloba. Kaldeako Urren jaioa, Sodoman bizi zen osabarekin. Hasieraren arabera, Jaungoikoak Sodomaren aurkako zigorra bete behar zuela iragarri zioten aingeruek. Lotek familiarekin batera alde egin zuen baina bere emazteak atzera begiratu eta gatzezko irudi bihurtu zen. Loten ondorengo ammonita eta moabitak Israelen etsaiak izan ziren.

Kristauek zein musulmanek gizon bertutetsutzat dute Lot. Kristauen arabera, Jesus Rut Daviden birramonaren bidez bere ondorengoa izan zen. Koranak ez ditu aipatzen Biblian agertzen diren bere mozkorrak eta intzestu-harremanak (Hasiera, 19:31) eta Islamaren profetatzat hartzen dute (Koran 11:81).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012-11-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q40574
  • Commonscat Multimedia: Lot (Bible) / Q40574

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 78024191
  • ISNI: 0000000032243569
  • GND: 119435128
  • LCCN: n95031987
  • NKC: jo20181003231
  • SUDOC: 155633236
  • BIBSYS: 14065774
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q40574
  • Commonscat Multimedia: Lot (Bible) / Q40574