Linfozitosi

Linfozitosia
Odol-frotisa; eritrozitoekin batera linfozito ugari (urdinez) ikusten dira
Deskribapena
MotaLeukozitosia
Espezialitateahematologia
Identifikatzaileak
DiseasesDB7678
eMedicinemed/3209
MeSHD008218D008218


Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Linfozitosia odoleko linfozito kopuruaren handiagotzearen ondorioz sortutako asaldura da.

Linfozitoen ohiko kopurua odolean leukozito guztien %20-%40 artean dago. Kopuru hori %40tik gora dagoenean linfozitosi diagnostikatzen da (4.500 linfozito/ml baino gehiago). Umeengan linfozitoen ohiko kopurua altuagoa dela kontuan hartu behar da linfozitosia diagnostikatu aurretik [1].

Linfozitosiak hiru iturburu izan dezake:

  • infekzioak: birusek, bakterioek edo protozooek sortutako gaixotasun infekzioso batzuek linfozitosia eragiten dute. Adibidez, mononukleosi infekziosoak, bruzelosiak, HIESak, hepatitis birikoek, malariak, tuberkulosiak, kukutxeztulak, zitomegalobirusek sortutako infekzioek...

Infekzioek edo gaitz autoimmuneek linfozitosi poliklonala sortu ohi dute, hots, linfozito klon ezberdinen gehiegizko kopurua. Prozesu tumoralek, aldiz, linfozitosi monoklonala eragin ohi dute, linfozitoen klon baten gehiegizko kopurua.

Linfozitoen kopurua ez ezik, beren morfologia aztertzea ere (behaketa mikroskopikoaren bidez) garrantzitsua da, zantzu asko ematen baitu linfozitosiaren jatorriaz.

Erreferentziak

  1. ¿Qué es la linfocitosis? HispaVida

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q612345
  • Commonscat Multimedia: Lymphocytosis / Q612345

  • Wd Datuak: Q612345
  • Commonscat Multimedia: Lymphocytosis / Q612345