Leningrad oblasta
Leningrad oblasta | |||
---|---|---|---|
Errusia | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Errusia | ||
ISO 3166-2 | RU-LEN | ||
Hiriburua | San Petersburgo | ||
Gobernuburua | Alexander Drozdenko (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 60°03′N 31°45′E / 60.05°N 31.75°E / 60.05; 31.75 | ||
Azalera | 84,500 km² | ||
Mugakideak | Kymenlaakso, Hego Karelia, Kareliako Errepublika, Vologda oblasta, Novgorod oblasta, Pskov oblasta, Ida-Viru konderria eta San Petersburgo | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.892.711 (2021eko urtarrilaren 1a) 16.839 (2020) | ||
Dentsitatea | 20,3 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Lurralde mota | Oblasta | ||
Hizkuntza ofiziala | errusiera | ||
Ordu eremua | Moskuko Ordua eta Europa/Mosku | ||
Matrikula | 47 | ||
http://www.lenobl.ru/ |
Leningrad oblasta (errusieraz: Ленинградская область, translit.: Leningradskaia oblast) Errusiako subjektu federal bat da, oblast bat, Ipar-mendebaldeko Barruti Federalean kokatua. 84.500 km²ko eremua du, eta 2010ean 1.716.868 biztanle zituen[1]. Zentro administratiboa San Petersburgon dago, baina hiria eta oblasta administratiboki bereizirik daude.
Errusiar Iraultzaren ondotik duen izena, Vladimir Leninen omezezkoa da. Errusiar Inperioaren garaian, oblast honetako egungo lurraldearen zati bat, San Petersburgoko Gobernatura Orokorra edo Ingermanlandeko Gobernatura Orokorra deitua izan zen.
Biztanleria
Oblastak 1.716.868 biztanle zituen 2010ean[1], 1.669.205 2002an eta 1.661.173 1989an. 2010eko banaketa etnikoa horrelakoa zen[1]:
- Errusiarrak: %92,7
- Ukrainarrak: %2
- Bielorrusiarrak: %1,1
- Tartariarrak: %0,5
- Armeniarrak: %0,4
- Uzbekistandarrak: %0,4
- Azerbaijandarrak: %0,3
- Finn etniakoak: %0,3
- Ijitoak: %0,2
- Tajik etniakoak: %0,2
- Moldaviarrak %0,2
- Veps etniakoak: %0,1
- beste taldeak %1,6
Erreferentziak
- ↑ a b c «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
Kanpo estekak
- (Errusieraz) Oblasteko webgune ofiziala, lenobl.ru
- Datuak: Q2191
- Multimedia: Leningrad Oblast / Q2191