Lassi

Lassi
yogurt drink (en) Itzuli
Osagaiakjogurta eta dahi (en) Itzuli
Historia
JatorriaIndia
Lassi saltzeko postu bat Varanasin.
Mangorekin eginiko baso bat lassi.

Lassi Indiako edari tradizionala da. Oso ezaguna da eta, barietate desberdinetan, asko edaten da azpikontinente osoan. Edariaren oinarria jogurt da. Freskagarri gisa hartzen da, hotza.[1]

Historia

Edari hau, berez, Punjab estatuan sortu zen baina egun India osoan edaten da.[2] [3]

Barietateak

  • Tradizionala: gatzatia da. Espezie desberdinekin kondimentatu daiteke: kumino, piperbeltz, kardamomo...
  • Gozoa: konposizioan azukre eta frutak sartzen dira: papaia, mango, banana...
  • Gatzatia mendarekin: Bangladeshen asko hartzen da.
  • Lassi bhangekin: Bhang marihuanatik ateratako likidoa da. Lassi mota hau Indiako toki askotan legala da, esaterako Uttar Pradesh estatuan. Ohikoa da erlijio-jaietan hartzea.

Turkian

Turkian badago antzeko edaria, ayran izenekoa.

Erreferentziak

  1. https://www.britannica.com/topic/lassi
  2. Ibidem.
  3. https://www.thehindubusinessline.com/economy/agri-business/Punjab-Milkfed-to-export-lassi/article20262892.ece

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz):Lassi egiteko errezeta.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q827654
  • Commonscat Multimedia: Lassi / Q827654

  • Wd Datuak: Q827654
  • Commonscat Multimedia: Lassi / Q827654