Komandante uharteak

Komandante uharteak

Nikolskoie, Bering uhartea
Bertako izenaКомандо́рские острова́
Geografia
Kokapena55°N 167°E / 55°N 167°E / 55; 167
Azalera1.846 km²
Politika
Herrialdea Errusia
Kamtxatka kraia
Hiri populatuenaNikolskoie
Gizartea
Biztanleria613 (2009)
Talde etnikoakErrusiarrak, aleutak

Komandante uharteak edo Komandorsk uharteak[1] (errusieraz: Командо́рские острова́, Komandorskiye ostrova) Asiako ipar-ekialdeko uharte multzo bat dira, Bering itsasoaren hego-mendebaldean, Kamtxatka penintsulatik 175 km ekialdera kokaturik daudenak. Uharte nagusiak Bering, Medny, Toporkov eta Ary Kamen dira, eta 1.846 km²ko eremua hartzen dute guztira. Administratiboki Errusiako Kamtxatka kraiaren barnean daude.

Klima hotza da (10 °C abuztuan eta -4 °C otsailean). Vitus Bering komandante errusiarrak aurkitu zuen uhartedia eta han hil zen 1741. urtean. Haren omenean jarri zitzaien uhartei Komandorsk izena eta itsasoari zein itsasarteari Bering izena.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/02/17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak

  • (Errusieraz) Uharteei buruzko informazioa Beringisland.ru
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q208268
  • Commonscat Multimedia: Komandorski Islands / Q208268

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 240068956
  • GND: 4389100-7
  • LCCN: sh85028878
  • NKC: xx0120885
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q208268
  • Commonscat Multimedia: Komandorski Islands / Q208268