Kariteak

Hiru Graziak, K.a. V. mendea, Akropoliaren Museoa, Atenas

Greziar mitologian, Kariteak (antzinako grekoa: Χάριτες, Khárites), edo erromatar mitologian Graziak (latina: Gratiae) xarmaren, edertasunaren, naturaren, giza sormenaren eta ugalkortasunaren jainkosak dira.[1]

Ezaugarriak

Hiru dira, iturri gehienen arabera: Eufrosine, Talia eta Aglea (edo Aglaia). Hesiodoren arabera, Zeusen eta Eurinome ozeanidearen alabak dira. Beste tradizio batzuen arabera, berriz, Heraren, Dionisoren, edo Heliosen alabak ziren. Homeroren arabera, Iliadan, Dionisoren eta Heraren alaba Pasitea Kariteetako bat zen. Espartarrentzat, hirugarrena Kleta zen, eta ez Talia.[2]

Erromatar mitologian eta latindar mitologian, Kariteei Graziak izena eman zitzaien, eta haien izenak Castitas, Pulcritude eta Voluptas ziren, hau da, birjina, emaztea eta maitalea. Olinpoko jainkoen konpainiarik arruntenetako bat ziren, harreman estua zuten musekin eta Apolo, Afrodita, Atenea, Eros edo Dionisorekin agertu ohi ziren. Atsegintasunaren, jatortasunaren eta fintasunaren ikurrak ziren, eta maitasunarekin, edertasunarekin eta sexualitate eta ugalkortasunarekin lotzen ziren, bizitza sortzeko indarrak ziren neurrian.[3][4][5]

Plazera osagai nagusi zuten ekitaldi guztien buru ziren, adibidez bazkari eta otordu onak edo dantza ikuskizunak. Jainkoei zein hilkorrei alaitasuna emateko gai ziren, elokuentzia eta jakinduria ere bai. Horregatik esaten zen hiru Grazia edo Karite horietako batek bedeinkatzen zituen hilkorrak hizlari, filosofo, artista eta abar handi bihurtuko zirela. Hain ziren dibertigarriak, jainkoek eta gizakiek asko estimatzen zituztela beti. Gazteak eta oso ederrak, denbora gehiena dantzan eta dibertitzen ematen zuten. Tunika batekin jantzita joaten ziren, beste irudikapen askotan ere erabat biluzik agertzen ziren arren. Hiru Kariteak beti elkarrekin agertzen dira, inoiz ez bakarka.[6][7]

Irudiak

  • Rafael (1504).
    Rafael (1504).
  • C. van Loo (1763).
    C. van Loo (1763).
  • Sienako Piccolomini liburutegia
    Sienako Piccolomini liburutegia
  • Rubens (1637).
    Rubens (1637).
  • Antonio Cánova
    Antonio Cánova
  • Émile-René Ménard (1923)
    Émile-René Ménard (1923)
  • Jean-Baptiste Regnault
    Jean-Baptiste Regnault
  • Cranach
    Cranach
  • Ponpeiakoa
    Ponpeiakoa
  • Louvren
    Louvren
  • Louvren
    Louvren
  • Jean-Baptiste Regnault (1793)
    Jean-Baptiste Regnault (1793)
  • Cranach (1531)
    Cranach (1531)
  • Ponpeiako mosaikoa
    Ponpeiako mosaikoa
  • Jacob Matham (1588)
    Jacob Matham (1588)
  • Frans Wouters
    Frans Wouters
  • Cyrene
    Cyrene
  • Botticelli
    Botticelli
  • Botticelli
    Botticelli
  • Botticelli
    Botticelli

Erreferentziak

  1. Lobera, Gotzon. (pdf) Ekarpen bat exonomastikari, Homeroren Odisea oinarri hartuta. Euskera. 2016, 61, 2. 665-741. Bilbo issn 0210-1564. .
  2. (Gaztelaniaz) «CÁRITES» Etimologías de Chile - Diccionario que explica el origen de las palabras (Noiz kontsultatua: 2020-01-06).
  3. Artea eta mitoa. Pradoko jainkoak. San Telmo Museoko erakusketa.. .
  4. Jesús Bartolomé Gómez, Gidor Bilbao Telletxea. Greziar eta erromatar mitologiaren hastapenak, labur-labur. UEU. Uztaro.. .
  5. «Charites» fr.dbpedia.org (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).
  6. (Gaztelaniaz) «Mitología griega: el mito de las Tres Gracias» Red Historia 2015-08-11 (Noiz kontsultatua: 2020-01-06).
  7. (Gaztelaniaz) Barba, Miguel Ángel Elvira. (2008). Arte y mito: manual de iconografía clásica. Silex Ediciones ISBN 978-84-7737-196-0. (Noiz kontsultatua: 2020-01-06).

Kanpo estekak

  • Hiru Graziak (Bideoa, 2019)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q184353
  • Commonscat Multimedia: Gratiae / Q184353

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 67260127
  • BNF: 12491708x (data)
  • GND: 118702335
  • SUDOC: 034127747
  • Wd Datuak: Q184353
  • Commonscat Multimedia: Gratiae / Q184353