Juan Jose Elhuyar

Juan Jose Elhuyar
Bizitza
JaiotzaLogroño, 1754ko ekainaren 15a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBogota, 1796ko irailaren 20a (42 urte)
Familia
Seme-alabak
ikusi
  • José Luciano D'Elhuyar y Bastida (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • Fausto Elhuyar
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, mineralogoa eta discoverer (en) Itzuli
KidetzaEuskalerriaren Adiskideen Elkartea

Juan Jose Elhuyar Zubize[1] (Logroño, 1754ko ekainaren 15a - Bogota, 1796ko irailaren 20a) euskal jatorriko kimikaria izan zen, Fausto anaiarekin batera wolframa lehen aldiz bakartu zuelako ezaguna.

Biografia

Gurasoak lapurtarrak zituen. Parisen Botanika eta Kimika ikasi zituen. Suediara joan zen Espainiaren aldeko espioitza lanak egitera: hain zuzen, mineralogo jakintsuak kontratatzera eta ingelesek eta suediarrek kanoiak egiteko zituzten metodoak ikastera. Torbern Olof Bergman mineralogo ospetsuarekin egin zuen lan bertan.

Anaiarekin Bergaran hasi zen lanean, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearekin batera, eta 1782an wolframa eriden zuten: halaxe bete ziren Bergmanek metal ezezagun hari buruz aurreratu zituen teoriak. Aurkikuntza Gasteizen aurkeztu zuten.

1784. urtean, Bogota aldera jo zuen Granada Berriko Erregeorderriko (egun, Kolonbia) meatzetako zuzendari nagusi gisa, eta bertan hil zen hamabi urte geroago. Metalen trataerari buruzko lan ugari eman zuen argitara.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

  • Azkune Mendia, Iñaki eta Kaltzada, Pili. 1995/08/02. Elhuyar, Joan Jose. Biografiak. Elhuyar Zientziaren Komunikazioa. Joan Jose Elhuyarren biografia
  • Aranberri Mendizabal, Luis Alberto (Amatiño). 1997/11/01. Elhuyar aldizkaria. Elhuyar anaiak
  • Laboratorium Bergara museoa. Juan Jose ELHUYAR (1754-1796). On line:https://www.laboratorium.eus/eu/pertsonaiak/juan-jose-elhuyar [ikusia: 2020-06-15]
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q728386