Iparraldeko Zembla

Iparraldeko Zembla

Satelitezko irudia
Bertako izenaСе́верная Земля́
Geografia
KokapenaOzeano Artikoa
Azalera37.000 km²
Politika
Herrialdea Errusia
Gizartea
Biztanleria0 bizt.
Dentsitatea0


Iparraldeko Zembla (errusieraz Се́верная Земля́, "Iparraldeko Lurra") Artikoan, 79°29.79912′N 97°19.0137′E / 79.49665200°N 97.3168950°E / 79.49665200; 97.3168950 inguruan, dagoen Errusiako uhartedia da. Siberiako Taimyr penintsulatik Vilkitski itsasarteak banatuta dago. Ozeano Artikoaren bi bazterreko itsasoak, mendebaldeko Kara itsasoa eta ekialdeko Laptev itsasoa hain zuzen ere, banatzen ditu.

Iparraldeko Zembla lehendabizikoz 1913an aurkitua eta 1930 eta 1932 artean kartografiatua izan zen, munduko azken uhartedi aurkitua izanik[1]. Politikoki, Errusiako Krasnoiarsk kraiko zati bat da. Ez du biztanle finkorik, errusiar base zientifikoa baino ez.

Uharteak

Iparraldeko Zemblak lau uharte handi eta 70 txiki ditu bere 37.000 km² azaleran[2]

Uhartediko lau uharte nagusiak honakoak dira:

  • Urriko Iraultzaren uhartea (Остров Октябрьской Революции) 14.170 km².
  • Boltxebike uhartea (Остров Большевик) 11.031 km².
  • Komsomolets uhartea (остров Комсомолец) 9.006 km².
  • Pioner uhartea (стров Пионе́р) 1.527 km².

Txikien artean hona hemen nagusienak:

  • Schmidt uhartea 467 km².
  • Mali Taimir uhartea (Малый Таймыр) 232 km².
  • Starokadomski uhartea (Остров Старокадомского).
  • Sedov uhartedia
  • Lishni uhartea
  • Vostotxnii uhartea

Erreferentziak

  1. Barr, William. (1975). «Severnaya Zemlya: the last major discovery» Geographical Journal 141 (1): 59–71..
  2. Manik, Menner, Matukhin & Kurss, «Silurian and Devonian strata on the Severnaya Zemlya and Sedov archipelagos (Russia)», Geodiversitas, 2002, 24 (1) [1]

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q192281
  • Commonscat Multimedia: Severnaya Zemlya / Q192281

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 236541134
  • GND: 4398586-5
  • LCCN: sh85120451
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q192281
  • Commonscat Multimedia: Severnaya Zemlya / Q192281


Geografia
Errusia
Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.