Indiano

Santoñako Marqués de Manzanedoren jauregia. Indiano etxe tipikoa.

Indiano edo amerikano Ameriketara joandako euskal herritarra da, bereziki berriro Euskal Herrira aberasturik etorritakoa.[1] Espainian ere gertakaria ohikoa zen, eta, batzuetan, haien ondorengoek ere izena jarauntsi zuten, batzuek gizartearen mirespenez eta bestek gizartearen mespretxuz.

Espainiako Urrezko Mendean indianoarena literatura-topiko bilakatu zen baina, bere une gorena XIX. mendeko amaieran eta XX. mendeko hasieran ailegatu zen, noiz askotan herriko jauntxo bihurtu ziren.[2] Garai hartan, Euskal Herriko eta Espainiako gazte askok, txirotasunak bultzatuak, Brasil, Kuba, Argentina, Uruguai, Venezuela edo Mexikora emigratu zuten. Batzuk pobrezia besterik ez zuten topatu baina bazeuden dirutza egin eta itzultzeko gai zirenak. Itzultzerakoan, askok noblezia titulu lortu eta jauregiak eraiki zituzten, indiano-etxeak izenekoak.[3]

Indianoak Euskal Herrian

Historikoki, euskal emigrazioa batez ere baserritarrez bete zen. XIX. mendeko amaieran eta XX. mendeko hasieran, industrializazioa zela eta, hiri-eremuetarainoko emigrazio izateaz gain, Ameriketarako emigrazioa ere eutsi eta baita handitu zen.

Itzultzea lortu zuten indianoen artean hona hemen adibide batzuk:

  • Romualdo Txabarri de la Herrera (1819-1899)
  • Pío Bermejillo Ibarra (1820-1883)
  • José Altuna Sagastibeltza
  • Ramón Erratzu
  • Miguel Sainz Indo (1823-1876)
  • José Javier Uribarren Markue-Erkiaga (1791-1861) eta María Jesús Agirrebengoa (1811-1857) senar-emazteak
  • Martin Mendia Conde (1841-1924),[4]
  • Pascual Abaroa Uribarren (1825-1890)
  • Paulino de la Sota Ortiz (1831-1927)
  • Vivanco Anaiak (1885-1951)
  • Antonio eta Rafael Amabizkar (1873-1952)
  • Antonio Llaguno (1.874-1.958)
  • José María Quintana (1.871-1.944)
  • Gregorio del Castillo Garna[5]
  • Jose Aretxabala[6][7]
  • Juan Zabala
  • Pedro Juan Zulueta[8]

Indiano-etxe ospetsu batzuk egin zituzten. Hona hemen:

  • Villa Lola (Balmaseda)
  • Villa Dolores (Ispaster)
  • Villa Cuba (Gordexola)
  • Etxeguren Etxea (Gordexola)
  • Solanes Etxea (Gordexola)
  • Urrutia Txaleta (Gueñes)
  • Olozaga Txaleta (Getxo)
  • Indianoaren etxetzarra (Lanteno)
  • Lergako udaletxea

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Bahamonde Magro, Ángel; Cayuela, José; Cayuela Fernández,, José Gregorio. (1992). Hacer las Américas: Las élites coloniales españolas en el siglo XIX. Alianza Editorial ISBN 8420642312..
  3. [http://www.encartaciones.com/index.php/eu/Corporativa/Conoce-Enkarterri/Municipios/Lanestosa.html[Betiko hautsitako esteka] Enkarterri: Lanestosa
  4. Chalet Mendia. Balmaseda
  5. María Teresa, Paliza Monduate. La imagen del indiano como símbolo de estatus: retratos de indianos vascos de la edad contemporánea. .
  6. gananzia.com. José Arechabala, el vasco que inventó el ron Havana Club. .
  7. Luengo Teixidor,, Félix. Los Vascos en Cuba a finales del siglo XIX. Euskal Herriko Unibertsitatea.
  8. Vascos negreros

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Amerikanuak. Historia de la emigración vasca a América
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q61551
  • Commonscat Multimedia: Indianos / Q61551

  • Wd Datuak: Q61551
  • Commonscat Multimedia: Indianos / Q61551