Hubzilla

Hubzilla
Jatorria
Azken bertsioa8.8.7
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaPHP
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaMIT lizentzia
Deskribapena
Honen parte daFedibertso
Ekoizpena
GaratzaileaMike Macgirvin (en) Itzuli
hubzilla.org
Iturri-kodeahttps://framagit.org/hubzilla/core.git

Hubzilla sare sozial federatuetako sistema bat da eta software librea da MITren lizentziarekin, Zot protokoloetan oinarrituta. Ahalbidetzen du blogak, wikiak, egutegiak sortzea eta hodeia eskaintzen du WebDAV sarbidearekin, fitxategiak partekatzeko, objektuen ACL kudeaketa egiteko, etab. Komunitateentzako foroak eta txat-gelak sortzeko aukera ere ematen du. Diasporara eta Fedibertsora konekta daiteke, ActivityPub [1] protokoloa erabiliz, PubCrawl plugin-a gehituta [2][3], oinarrizko gehigarrietan [4] PubCrawl izeneko gehigarri bat eskaintzen da. Friendi.ca, Peertube eta NextCloud-en[5] funtzionalitateak konbinatzen ditu.

Zerbitzariak hubetan eta nodoetan antolatzen dira, hubeko nodo edo adabegien artean datuak erreplikatuz, nolabaiteko erresilientzia bermatzeko. [Kontzentratzaile|hub]]ak ere elkarrekin konektatuta daude eskala handiagoko trukeak egiteko. Erregistratutako erabiltzailea sareko edozein instantziaren bidez konekta daiteke.[3][6]

Androiden aplikazio batek, Nomad izenekoa eta F-Droiden eskuragarri dagoena, telefono adimendunetatik[7] konektatzeko aukera ematen du.

RedMatrix izeneko proiektua Friendi.cako[8] fork batekin hasi zen. Framasoften Gitlab instantzian zegoen eta PHP script lengoaian garatzen zen, eta MySQL datu-basea erabiltzen zuen, utf8mb4 moduan, hizkuntza eta emotikoi guztiak jasateko.[9] LAMP[10] motako pila batean funtzionatzeko diseinatuta zegoen.

Zerbitzuak BBcode onartzen du, eta 4.6 bertsiotik aurrera SVG linean integratzea.[11]

Web orriak editatzeko Hubzillak BBcode, HTML, Markdown, testu arrunt eta Comanche sintaxiarekin editatzea ahalbidetzen du (BBcode bezalako deskribapen-lengoaia, Hubzilla diseinatzeko erabilia).[12][10]

2020ko uztailean, Fedibertso-ak Hubzillaren 98 instantzia publiko zituen, Fedibertso-ko instantzien % 2 baino zertxobait gutxiago.[13]

Erreferentziak

  1. Hubzilla. .
  2. Tofeo. Hubzilla. .
  3. a b Papey. Sortie de Hubzilla 1.1. .
  4. pubcrawl. .
  5. Cagizero. La Fée diverse déploie ses ailes — Mastodon, la Fediverse et l’avenir des réseaux décentralisés. .
  6. Hubzilla. .
  7. Talkplus. Nomad mobile application for hubzilla. .
  8. HubZilla. .
  9. Papey. Sortie de Hubzilla 2.6. .
  10. a b Sean Tilley. The Do-Everything System: An in-depth review of Hubzilla 3.0.. .
  11. David Naranjo. Liberada la nueva versión de la plataforma de comunicaciones descentralizadas Hubzilla 4.6. .
  12. Documentation Hubzilla: À propos. .
  13. Fediverse Network — Hubzilla Instances. .

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Hubzilla - Webgune ofiziala
  • (Ingelesez) Hubzillak erabiltzen duen Zot protokoloa
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q22115408
  • Wd Datuak: Q22115408