Gatsby Handia

Gatsby Handia
Datuak
IdazleaFrancis Scott Fitzgerald (1925)
Argitaratze-data1925eko apirila
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaThe Great Gatsby
Hizkuntzaingelesa
Herrialdea AEB
Orrialdeak218
ISBN978-06-84830-42-1
OCLC592107709
ItzultzaileaXabier Olarra Lizaso
Argitaratze-data1990
BildumaLiteratura saila
Orrialdeak217
ISBN978-84-87484-04-9

Gatsby Handia (ingelesezko jatorrizko izenburua The Great Gatsby) 1925ean F. Scott Fitzgerald estatubatuar idazleak argitaratutako eleberri bat da. Kontakizuna 1920ko hamarkadan New York eta Long Island kokalekuetan girotua dago.Ameriketako Estatu Batuetako literaturan Jazzaren aroak izandako islada bezala deskribatua izan da. Ondo islatzen du 1920ko Hamarkada Zoriontsua delako garaia.

Lehenbizikoz argitaratu zenean irakurleek ez zioten Fitzgeralden eleberriari harrera onik eman, idazlea hil zenerako denera 24.000 ale baino gutxiago saldu zirelarik. Atzerakada Handia eta Bigarren Mundu Gerra garaian ahaztua izan zen. Aldiz, 1950eko hamarkadan berrargitaratu eta berehala irakurle andana handiak irakurri ostean sekulako arrakasta bereganatu zuen. Ondorengo hamarkadetan zehar mundu osoko eta bereziki EEBBko institutu eta unibertsitateetan ohiko irakurketa testu estandarra bilakatu zen. Zenbait erreferentziek XX. mendeko estatubatuar literaturako eleberri garrantztsuenen artean sailkatu ohi dute.

1990an Xabier Olarra itzultzaileak euskaratu eta Igela argitaletxean argitaratu zuen.

Filmografia

Orain arte Gatsby Handia eleberriaren zinemarako sei egokitzapen burutu izan dira:

  • 1926an Herbert Brenonek eginirikoa – Gaur egun arte kopia oso bakar bat ere iritsi ez den filma mutua, bai ordea zenbait eszena solte.
  • 1949an Elliott Nugentek burututakoa – Alan Ladd protagonista gisa.
  • The Great Gatsby (1974ko filma), Jack Claytonek filmatua – Maiz behin-behineko bertsio kanonikotzat jo ohi da. Robert Redford protagonista modura eta Mia Farrow aktorea Daisy-ren papera antzeztuz.
  • 2001eko Robert Markowitzek zuzendutakoa – Telebistako filma, Toby Stephens eta Mira Sorvino aktoreek antzeztua.
  • The Great Gatsby (2013ko filma), Baz Luhrmannek zuzendutakoa – Leonardo DiCaprio eta Carey Mulligan aktoreek antzeztua.

Ikus gainera

  • Mendeko 100 liburuak (Le Monderen zerrenda)

Kanpo estekak

  • Gatsby Handia eleberriari buruzko artikulua Berria.info egunkarian irakurgai[Betiko hautsitako esteka].
  • "Gatsby Handia" eleberria ingelesezko bertsioa irakurgai. (Ingelesez)
  • Ingelesezko testua Australiako Gutenberg Proiektuaren webgunean irakurgai . (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q214371
  • Commonscat Multimedia: The Great Gatsby / Q214371

  • Wd Datuak: Q214371
  • Commonscat Multimedia: The Great Gatsby / Q214371