Garbi Losada

Garbi Losada

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaGetxo, 1959 (64/65 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakantzerki zuzendaria, antzerkigilea eta aktorea
Lan nabarmenak
ikusi
  • Dublindarrak
    enter a label (en) Itzuli
    Maitasunaren ostean maitasuna
    Ione, igo zerura
    Bi eta bat
Jasotako sariak
ikusi
  • Donostia Antzerki Saria
KidetzaAcademia de las Artes Escénicas de España
IMDB: nm1087506 Edit the value on Wikidata

Garbi Losada (Getxo, Bizkaia, 1959 - ) antzerki-zuzendaria, idazlea eta aktorea da. Batez ere antzerkian jardun du, baina telebistan eta zineman ere ibili izan da. Hasieran Tanttaka konpainian eta gero Ados Teatroa konpainian aritu izan da. Ados Teatroa konpainiaren eta Gaupasa S.L. ikuskizun-banatzailearen sortzaileetako bat izan zen. [1]

Tanttaka taldean hasieratik egon zen. Donostiako Zorroagan ikasten ari zela antzerkia egiten zuen. Ez zuen antzerki ikasketa berezirik izan, autodidakta da. «Karrera ikasten ari nintzela eta beste hainbeste urte antzerki eskola batetara sartzeko pazientziarik ez nuen. Nik nahi nuena antzeztea zen» esan zuen. Hernaniko antzerki tailerrean gaztetxoekin zuzendari lanetan ibilia zen, baina 1991ean Tanttaka taldeak plazaratu zuen 'Hansel eta Grettel bezala’ antzezlana izan zen lehen aldia jende aurrerako antzezlan bat zuzendu zuela. Tanttaka taldeak, antzezlan horretaz gain ‘Flaminio’ eta ‘Kontuz, maite zaitut’ ere eskaintzen zituen. Azken bi horietan antzeztu eta kantatu ere egiten zuen.[2][3]

Tanttaka taldea, Garbi Losadak zuzendu zuen Eztei-gaua (Egunkaria, 1995)


Lanak

Beste batzuen artean antzezlan hauek antzeztu, idatzi edo zuzendu ditu:

Antzerkia

  • Dublindarrak (2018) James Joyce-ren 'Dublindarrak' eleberriaren egokitzapena: José Antonio Vitoria eta Garbi Losada; zuzendaritza: Garbi Losada. Ados Teatroa.[4][5]
  • Ladydi García (2016) Testua eta zuzendaritza: Garbi Losada. Ados Teatroa. Jennifer Clement-en 'Prayers for the stolen' eleberriaren egokitzapena.
  • Maitasunaren ostean maitasuna (2015) Testua eta zuzendaritza: Garbi Losada. Ados Teatroa konpainiak produzitu zuen aktore hauekin: Ane Gabarain, Dorleta Urretabizkaia, Sara Cozar eta Vito Rogado.[6] Alzheimerra, gaztetasuna eta zahartzaroa azaltzen dira maitasun istorio batean; panpin errusiarren modura lotuta dauden zenbait istorio kontatzen dituena, non istorio batek beste istorio bat gordetzen duen, eta honek beste bat... Dora Salazar artistaren irudiak eta Javier Asinen musika azaltzen dira obran zehar. Antzerkia, musika eta pintura uztartuta, lan poetiko eta zirraragarri bat eskaintzen da.[7][8] 2016ko Donostia Antzerki Saria eman zioten obrari. Erdarazko bertsioak (El amor después del amor) José María Rodero Publikoaren Saria jaso zuen 2014an Torrejón de Ardozeko emakume zuzendarien lehiaketan eta lehiaketako bigarren saria.
  • El nombre de la rosa (2013-14) Umberto Ecorena. Ados Teatroa, LA NAVE, TRES TRISTES TIGRES eta AL REVÉS. Zuz.: Garbi Losada.
  • Secando charcos- Putzuak lehortzen.
  • Wilt, el crimen de la muñeca hinchable. (2012). Tom Sharperena. Ados Teatroa, Londra eta Arequipa. Zuz.: Garbi Losada.
  • La guerra de los rose (2010) Warren Adlerrena. Ados Teatroa, Pentación, Arequipa eta New Atlantis. Zuz.: Garbi Losada.
  • Einstein (2010). Ados Teatroa. Autore eta zuz.: Garbi Losada eta J. Antonio Vitoria.
  • Emotikon. (2009). Ados Teatroa. Zuz: Garbi Losada
  • El jefe de todo esto. (2007) Ados Teatroa, Lars Von Trierrena. Zuz. Garbi Losada.
  • El vendedor de tiempo. (2006 ) Ados Teatroa. Fernando Trías de Besena. Zuz. Garbi Losada.
  • Como agua para chocolate. (2004). Ados Teatroa. Zuz. Garbi Losada.
  • El amigo de John Wayne. (2002). Garbi Losadarena. Zuz. Garbi Losada. Ados Teatroa.
  • Manolito gafotas (1999) zuz. Garbi Losada. Ados Teatroa.
  • Desperrados. (1998). J. Antonio Vitoria y Garbi Losadarena. Ados Teatroa . Zuz. Garbi Losada.
  • Eztei-gaua / La noche de bodas (1995) Garbi Losadarena. Bederen-1.[9]
  • Robinson Crusoe (1994). Ados Teatroa. Autorea eta zuz.: Garbi Losada.
  • Adagio violentísimo (1992) . J.A. Vitoria eta Garbi Losadarena. Zuz: Garbi Losada. Tanttaka .
  • Oscar wilde no tiene nombre (1992) j. A. Vitoriarena. Zuz: Garbi Losada.
  • Eztei-gaua Garbi Losada (Egunkaria, 1995)
    Hansel eta Gretel / Como Hansel y Gretel (1991) . E. Humperdincken operan oinarritua. Zuz: Garbi Losada. Tanttaka .[2][3]

Filmak

Telesailak

Sariak

  • 2016 Donostia Saria, 2015eko Antzerkilan Onena Maitasunaren ostean maitasuna antzerki-lanarengatik.[10][7]
  • 2014 Ercilla Saritan Finalista .
  • 2014 José María Rodero Publikoaren Saria. Torrejón de Ardozeko emakume zuzendarien lehiaketan eta lehiaketako bigarren saria.
  • 2011 Aixe Getxo saria, antzerki ibilbidearengatik
  • 2010 Max saria euskarazko egile onenarentzat “Secando charcos- Putzuak lehortzen”
  • 2008 Sbigarren saria CERTAMEN NACIONAL DE DIRECTORAS DE ESCENA (Torrejón de Ardoz- Madrid)   “Secando charcos”
  • 2005 Finalista CIUDAD DE BARNA 2005eko publikoaren sarian zuzendari onenaren eta obra onenaren arloetan. “Las Mujeres de verdad  tienen curvas” -
  • 2004 Toledoko TEATRO ROJAS sarian finalista egile onenaren arloan “El amigo de John Wayne”.
  • 2004 MAX sarien finalista. Egile hoberena "Kokoroko"
  • 2003 Haroko GARNACHA saria. Montaje onena “Las mujeres de verdad tienen curvas”
  • 2003 Lehen saria CERTAMEN NACIONAL DE DIRECTORAS DE ESCENA (Torrejón de Ardoz- Madrid) “EL AMIGO DE JOHN WAYNE”.) -
  • 2003 PREMIO DONOSTIA Mejor Espectáculo por “John Wayneren laguna”.[11][12][13]
  • 2002 ERCILLA saria “EL AMIGO DE JOHN WAYNE”
  • 2002 Arriola saria antzerkiaren alde egindako lanarengatik.[14]
  • 2002 Euskarazko Ikuskizun Onenaren Donostia Antzerki Saria, "Lotsa Gabe" obragatik (Zuzendaria eta egilekidea).[15]
  • 2001 Zuzendaritzako ADE sariaren finalista, "Manolito Gafotas" obragatik.
  • 2001 Euskarazko egile onenaren Arte Eszenikoetako Max saria, "Gus eta Gas" obragatik.
  • 2000 Antzerkiaren alde egindako lanaren Txema Zubia saria.
  • 1987 Euskadiko Antzerki Gaztea saria “ÚLTIMOS PASOS DE UN CABALLERO ANDANTE”.

Erreferentziak

  1. Garbi Losadaren CVa Ados Teatroaren webgunean. 2010.
  2. a b Agirre, Lorea. (1991-01-18). «GARBI LOSADA. Antzerki zuzentzaile bezala lehen lan serioan buru belarri» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berri.eus.) (Noiz kontsultatua: 2020-01-07).
  3. a b «Garbi Losada. Antzerki zuzentzaile bezala lehen lan serioan buru belarri - Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2020-01-07).
  4. (Gaztelaniaz) Antzokia, Teatro Arriaga. «Dublindarrak - Teatro Arriaga» Teatro Arriaga (Noiz kontsultatua: 2018-02-18).
  5. Velez, Natxo. (2018). «Garbi Losada: '‘Dublindarrak’ gizatasunaz mintzo da, eta horrek unibertsal egiten du'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-18).
  6. (PDF) Maiatasunaren ostean maitasuna. (Noiz kontsultatua: 2019-05-19).
  7. a b «DonostiaEuskaraz.eus - 16. Antzerki Saria (2016)» www.donostiaeuskaraz.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-18).
  8. «Maitasunaren ostean maitasuna - Ados Teatroa» Maitasunaren ostean maitasuna - Ados Teatroa (Noiz kontsultatua: 2018-02-18).
  9. Uriarte, Iñaki. (1995-10-05). «Gura beste Antzerki Getxon» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2020-01-08).
  10. Ados Teatroaren "Maitasunaren ostean, maitasuna" antzezlanak irabazi du XVI. Donostia Antzerki Saria Donostiakultura.com (2016-03-03)
  11. «Ados Teatroak irabazi du Donostia Antzerki saria» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-05-19).
  12. (Gaztelaniaz) Artezblai. «El amigo de John Wayne | Garbiñe Losada» ARTEZBLAI (Noiz kontsultatua: 2019-05-19).
  13. (Gaztelaniaz) gil zamora, carlos. (2002). «El amigo de John Wayne/Ados Teatroa» ARTEZBLAI (Noiz kontsultatua: 2019-05-19).
  14. Garbi Losada, antzerki zuzendaria, egilea eta aktorea. "Antzerkian, beste lanbideetan bezala, bizirik gaudelako egiten dugu lan: pasioagatik, interesagatik edota bizirauteko, alegia" Teresa Sala, Euskonews & Media (2002-10-25)
  15. Berria.eus. (2002-03-19). Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2020-01-12).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • El nombre de la rosa, Entrevista a Garbi Losada Angel Galan Comunicacion.(2014-02-11)
  • El nombre de la rosa Ados Teatroa
  • Redescena webgunean Ados Teatroaren fitxa.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q20492347
  • Commonscat Multimedia: Garbi Losada / Q20492347

  • Wd Datuak: Q20492347
  • Commonscat Multimedia: Garbi Losada / Q20492347