Forres

Forres
Farrais
 Eskozia
Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaMoray
Posta kodeaIV36
Geografia
Koordenatuak57°36′31″N 3°36′57″W / 57.60859°N 3.6157°W / 57.60859; -3.6157
Map
Demografia
Biztanleria10.100 (2016)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01309
Ordu eremuaUTC±00:00
forresweb.net

Forres, Eskoziako gaeleraz: Farrais, Eskoziako Moray eskualdeko bigarren herria da. 2011ko erroldaren arabera 12.587 biztanle ditu.

Geografia

Highland eskualdearekiko mugan dago, Invernessetik 40 kilometro ekialdera. Findhorn ibaiak zeharkatzen du Forres.

Historia

Klaudio Ptolomeoren II mendeko Geografia mapan agertzen den Οὐάραρ εἴσχυσις ('Varar estuarioa') izan liteke Forresen lehenengo aipamena.

900 urtean bazen gaztelu bat eremu honetan eta 1140 urtean errege burgo bihurtu zen. William Shakespearen antzezlan ospetsua den Macbeth-eko Duncanen gaztelua Forresen lekutua dago.

XIX mendean Forresen garapena etorri zen. 1814an Jonathan Anderson herritarrak eskola eraiki zuen, 1831ean Findhorn ibaia zeharkatzeko zubi esekia eraiki zen eta 1863an trenbidea iritsi zen Forresera. Distilategiak ere orduan ireki ziren. Azken mendean Forresen biztanleriak gora egin du eta eskualdeko bigarren hiria bihurtu da.

Ondasun nabarmenak

  • Brodie gaztelua, herritik gertu.
  • Suenoren harri piktoa

Iruditegia

  • High Street.
    High Street.
  • Brodie gaztelua.
    Brodie gaztelua.
  • Nelsonen dorrea.
    Nelsonen dorrea.
  • Udaletxea.
    Udaletxea.
  • San Lorenzo eliza.
    San Lorenzo eliza.
  • Suenoren harria.
    Suenoren harria.
  • Leanchoil ospitalea.
    Leanchoil ospitalea.
  • Dallas Dhu distilategia.
    Dallas Dhu distilategia.
  • Benromach distilategia.
    Benromach distilategia.
  • Grant parkea.
    Grant parkea.

Hiri senidetuak

  •  Mount Dora (Florida) (AEB)
  •  Vienenburg (Alemania)

Kanpo estekak

  • Webgune ofiziala (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1010531
  • Commonscat Multimedia: Forres / Q1010531

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 138409520
  • LCCN: n83025368
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q1010531
  • Commonscat Multimedia: Forres / Q1010531


  • i
  • e
  • a
Moray konderriko udalerriak
Udalerri nagusiak
Udalerriak eta herriak