Fenolhedés

Fenolhedés Ekialdeko Pirinioak departamenduan kokatua.
Fenolhedéseko udalerriak kantonamenduka.
Eskualde "historikoa" eta "naturala".

lo Fenolhedés, beste izenez la Fenolheda eta el Fenolhet (okzitanieraz; frantsesez: le Fenouillèdes[1]; katalanez: la Fenolleda edo el Fenolledès) Okzitaniako parçan edo eskualdea da, Lengadòcen dagoena.

Administrazioz Frantziako bi departamenduren artean banatu zuten. Gehiengoa Ekialdeko Pirinioetan sarrarazi zuten eta batzuetan era sinplifikatuan "Fenolhedés" egitura honen barruko eremuari deitzen zaio; bertan eskualde okzitaniar bakarra da, gainontzeko bostak Ipar Kataluniakoak direlako. Zenbait udalerri Auderen barruan kokatu zituzten.

Hiriburua Sant Pau de Fenolhet da.

Geografia

Azpieskualdeak

Eskualdea geografikoki eremu hauetan bana daiteke:

  • las Corbièras edo Corbièiras (katalanez les Corberes: Fenolhedés, Rosselló eta Aude departamenduaren artean banatuta, mendilerrotik izena hartzen du[2].
  • Fenolhedéseko haranak (ca les Valls de la Fenolleda)[3]: bi departamenduuetako udalerriek osatuta.
  • Sornhango goi-ordokia[3].

Mugakideak

  • Ipar Kataluniako eskualde auzokideak:
  1. Rosselló hego-ekialdean.
  2. Conflent hegoaldean.
  1. Corbièiras iparraldean.
  2. Rasés eremu txiki batean ipar-mendebaldean.
  3. País de Saut Lengadocian mendebaldean.

Erreferentziak

  1. Okzitanierazko toponimoaren frantsesezko okerreko interpretazioa; bestela itzulita le Fenouilledais eman beharko luke.
  2. les Corberes Enciclopèdia Catalanan.
  3. a b Fenolleda aipatu entziklopedian.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Frantsesez) (Katalanez) Fenolhedés Garaia
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q15481
  • Commonscat Multimedia: Fenouillèdes / Q15481

  • Wd Datuak: Q15481
  • Commonscat Multimedia: Fenouillèdes / Q15481


Okzitaniako bandera Okzitaniako eskualde historikoak Okzitaniako bandera

Auvernia Bearno Borboierria Dofinerria Gaskoinia (horren barruan: Armagnac, Bigorra eta Arango harana) Guiena (horren barruan: Agenais, Quercy, Périgord eta Rouergue) Limousin (horren barruan Limousingo leinua) Languedoc (horren barruan: Foix Herria eta Fenolhedés) Monako Okzitaniako haranak Nizar herria Proventza (horren barruan: Comtat Venaissin) Velai (antzinean Languedoc-en) Vivarés (antzinean Languedoc-en)


La Gàrdiako barrendegia