Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea

Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea
Datu Orokorrak
Barne egitura
Sorrera-data2010
Bestelakoak
Webguneahttps://ehaze.eus/

Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea (EHAZE) euskal gizartean eta kulturan antzerkia bultzatzeko asmoz sortutako elkarte nazionala da.

Ezaugarriak

Elkartea 2010eko ekainean aurkeztu zen; hiru urte lehenago Hik Hasi aldizkariaren topaketetan antzerkiaren munduko lagun ugarik egin zuten hausnarketaren ondorioa izan zen[1]. Euskal Herri osoko pertsonak bildu ziren eta Josu Kamara izendatu zuten lehendakari[2]. Idoia Gereñu eta Oskar Aranzabal ere zuzendaritza taldeko kideak dira. Egoitza Azpeitiko Enparan dorretxean du.

Barne antolaketan bost arlo ditu: zuzendaritza, dokumentazioa, formakuntza, sustapena eta komunikazioa[3].

Helburuak

Xede nagusia euskarazko antzerkigintzaren beharrei erantzutea izanik, esparru hauek landu nahi dituzte:

  • Euskarazko antzerkia ondare sozio-kultural eta historikotzat jota, bere historia eta ezagupenak hurrengo belaunaldiei transmititzea.
  • Euskarazko antzezlanak bultzatu eta sustatzea. Elkarteak eguneroko funtzionamendua euskaraz egingo du.
  • Antzerkizaleek osatutako mugimendu sozio-kulturala bultzatzea.
  • Antzerkiaren bidez hizkuntza, balore eta arte eszenikoaren transmisioa gizartean zabaltzea.
  • Antzerkigintzan sortzen diren beharrei erantzuten laguntzea.
  • Euskalgintzan eta kulturgintzan ari diren elkarteekin eta erakundeekin elkarlanean jardutea.

Erreferentziak

  1. Euskarazko antzerkia koordinatu eta indartu nahi duen elkarte bat sortu dute[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2010eko ekainaren 6a.
  2. Antzerki zaleak mugimenduan, Argia, 2.247. zkia., 2010eko urriaren 10a.
  3. Antolaketa[Betiko hautsitako esteka] EHAZEren webgunean.

Ikus, gainera

  • Euskal antzerkigintza
  • Enparan dorretxea

Kanpo estekak

  • EHAZEren webgunea[Betiko hautsitako esteka].
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12257468
  • Wd Datuak: Q12257468