Charles Émile Egli

Charles Émile Egli

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaAigle, 1877ko martxoaren 30a
Herrialdea Frantzia
 Suitza
HeriotzaParis, 1937ko urtarrilaren 11 (59 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakgrabatzailea, ilustratzailea eta margolaria
Lantokia(k)Paris

Charles-Émile Egli, Carlègle bezala ezagunagoa, (Aigle (Suitza), 1877ko martxoaren 30- Paris, 1937ko azaroaren 9) grabatzaile, Ilustratzaile eta margolari suitzarra, ondoren frantziarra herritartu zen.[1]

Biografia

Charles Émile Egli 1877ko martxoaren 30ean jaio zen, Suitzako Aiglen. 1895az geroztik, lau urtez Genevan egon zen, Arte Industrialen Eskolan, tartean Alfred-Louis Martin-en klasean. 1900an Parisera iritsi zen. Xilografia landu zuen eta bere lanak aldizkariz aldizkari saltzen ibili zen. "Carlègle" izenpean, egunkari satirikoetan ilustrazioak argitaratu zituen, L'Assiette au beurre, Le Rire, Demain edo La Vie Parisienne, L'Illustration, Cocorico, Fantasio. Liburu askoren ilustrazioak ere prestatu zituen, egile garaikideen eta klasikoen obretan, alegia: Jean de La Fontaine, Ronsard, Verlaine, Henri de Régnier, etab.

1905etik aurrera, L'Automobile 217-UU eta Une histoire qui finit mal bezalako grabatuen albumak argitaratzen hasi zen. 1908an, liburuetarako ilustrazioak egiten hasi zen. 1909an marrazkilarien nazioarteko erakusketetan parte hartu zuen (Paris, Kopenhage). Bere produkzioa ez zen gutxitu 1920ko hamarkadan, eta xelebrea eta ezaguna izan zen, Gazette du Bon Ton eta La Vie Parisienne aldizkarietan plazaratutako lanak. Charles Émile Egli Parisko 13. barrutian hil zen, 1937ko azaroaren 9an.[2]  

Obra

Marrazkilari gisa aldizkari desberdinetan lan egin zuen: L'Encrier, L'Assiette au beurre... Asko dira ere ilustratu zituen liburuak:

  • Pierre Louÿsen Les Aventures du roi Pausole, 1908 (lehenengo edizioa), 1924 (bigarren edizioa).
  • Georges Courtelineren Les Linottes, Paris, Éditions littéraires de France, 1912.
  • Paul Tuffrauren Carnet d'un Combattant, Payot, 1917.
  • L'Encrier aldizkariaren mantxeta, 1919ko maiatza.
  • «La Petite Fille aux Papillotes», L'Encrier aldizkariaren 6.zk.
  • Longusen Daphnis et Chloé, Pichon, 1919.
  • Georges Courtelineren Le Train de 8h. 47, Paris, Société littéraires de France.
  • Roger Dévigneren Le cheval magique, poèmes, L'Encrier, Paris, 1924.
  • Paul-Jean Touleten Mon Amie Nane, Paris, Léon Pichon, 1925.
  • Gabriel Soulagesen Des riens..., Mornay, 1926.
  • Jean de La Fontainen Contes et nouvelles, Xavier Havermans, 4 liburuki, 1927.
  • Georges Montorgueilen Monseigneur le Vin, Paris, 1927.
  • Aristofanesen Lysistrata, Paris, Éditions Briffaut, 1928.
  • Duvernoisen Maxime, Babou, 1929.
  • Gabriel Soulagesen Graffitis d'amour, Mornay, 1931.
  • Crébillonen Le Sopha, conte moral, Mornay, 1933.
  • Gabriel Soulagesen Le malheureux petit voyage, Valère (Paris), 1936.
  • Maupassanten La Maison Tellier, Paris, F. Ferroud, 1936.
  • Coletten Nudité, La Mappemonde, 1943 (hil ondoren plazaratuta).
  • Maurice Venoize-n L'Arlequin aux Jacinthes, Boivin et Cie. Honen agerpen data ez da ezagutzen.

Iruditegia

  • Les Linottes eleberria.
    Les Linottes eleberria.
  • Les Linottes eleberria.
    Les Linottes eleberria.
  • Les Linottes eleberria.
    Les Linottes eleberria.
  • Les Aventures du roi Pausole eleberriaren marrazkia.
    Les Aventures du roi Pausole eleberriaren marrazkia.
  • Le train de 8h.47
    Le train de 8h.47

Erreferentziak

  1. https://agorha.inha.fr/inhaprod/ark:/54721/002136165
  2. « Carlègle », in Giovanni Fanelli et Ezio Godoli, Dizionario degli illustratori simbolisti e art nouveau, Florentzia, Cantini Editore, I. liburuki, 2010, 93-94 or.

Kanpo estekak

  • (Frantsesez):Carlègleren marrazki batzuk.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2960761
  • Commonscat Multimedia: Carlègle / Q2960761

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 96527090
  • ISNI: 0000000121000964
  • BNE: XX5617852
  • BNF: 12687652q (data)
  • GND: 127470344
  • LCCN: nr97021187
  • NKC: mzk2002110327
  • NARA: 10584326
  • SUDOC: 071068147
  • ULAN: 500112573
  • SIKART: 4024788
  • RKD: 15365
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • HDS: 044031
  • Wd Datuak: Q2960761
  • Commonscat Multimedia: Carlègle / Q2960761
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Émile Egli Aldatu lotura Wikidatan