Carmen Orellana

Carmen Orellana
Bizitza
JaiotzaCiudad Real, 1957ko urtarrilaren 27a (67 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbasozaina
Enplegatzailea(k)Balear Uharteetako Gobernua

Carmen Orellana Illescas (Ciudad Real, Espainia, 1957ko urtarrilaren 27a) Balear Uharteetako Gobernuko ingurumen agentea da. Espainiako lehen emakumea izan zen ingurumen zaindari/basozain plaza lortzen.

Biografia

Hogeita bi urterekin Madrilen utzi zuen bere lana eta, Huescako Jakako Baso Prestakuntzarako Eskolan sartu zen bi ikaskiderekin batera, 1979 eta 1981 artean. Emakumeak lehen aldiz sartzen ziren prestakuntza-zentro horretan. Ez zen erraza izan beraientzat, eta bere bi lankideek ikasturtea amaitu baino lehen utzi zuten. Baso-gaikuntzako ikasketak amaitu ondoren, errekurtso bat aurkeztu zuen 1982ko deialdira konstituzio-kontrakotasunagatik; izan ere, kidegoan sartzeko nahitaezko betekizunen artean gizona izatea eta soldadutza egin izana zeuden oraindik.[1][2][3] Garai hartako Administrazioa inhibitu egin zen erantzuna emateko aukeraren aurrean, eta Orellanak administrazioaren isiltasunari heldu zion oposizioetara aurkeztu ahal izateko. Oso nota onak lortu zituen arren, Madrilgo auzitegi zentralak plazarik gabe utzi zuen,[4] eta, beraz, 1983an berriz aurkeztu behar izan zuen, oraingoan 117 gainditutakoen promozioko lehen postua lortuz.[5] Bere errekurtsoaren ondorioz, araudia aldatu egin zen.[6]

Oposizioak gainditu ondoren, oztopo berriei aurre egin behar izan zien bere lana egiteko gaitasuna erakusteko. Estatuko funtzionarioentzako aldizkari profesionala den Benéfican artikulu bat argitaratu zen, "Compañero te doy" izenekoa, Orellana enpresan sartzeari buruzkoa. Artikulu horrek zalantzan jartzen zuen emakumea izateagatik lanpostua betetzeko zuen gaitasuna.[4]

Carmen Orellana Balear Uharteetako Ingurumeneko agentea da, eta agenteen koordinatzailea Menorca uhartean.[4]

Erreferentziak

  1. «BOE.es - BOE-A-1966-17451 Decreto 2481/1966, de 10 de septiembre, por el que se aprueba el Reglamento del Cuerpo Especial de Guardería Forestal del Estado.» www.boe.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
  2. (Gaztelaniaz) .. (2021-03-04). ¿Cómo es la vida y el trabajo de una mujer agente forestal en la Comunidad de Madrid?. (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
  3. (Gaztelaniaz) «Ser mujer y agente forestal en España, entrevista a Mariló Val» EscapadaRural (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
  4. a b c Permach Martin, Nerea; Uria Alvarez, Amaia. (2020-03-07). «Nola egin, hala izan. Irakur aukeraketa eta eskola-kanona, irakurleak trebatzeko bidean» Tantak 31 (2): 9–40.  doi:10.1387/tantak.20658. ISSN 2444-3581. (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
  5. https://www.boe.es/boe/dias/1983/12/16/pdfs/A33814-33815.pdf. .
  6. Press, Europa. (2021-03-05). «El Guarderío de Medio Ambiente de Navarra cuenta con 15 mujeres» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q105797727
  • Wd Datuak: Q105797727