Barretina

Barretina kataluniarra

Barretina edo txano kataluniarra, poltsa forma duen artilezko txano edo kapela bat da, ohi, gorri edo more kolorekoa, eta, batzuetan, ahoaren muturrean zerrenda beltz batekin, hasiera batean, marinel eta juduen ikurra zena.

Aldaerak

Bere aldaera ezberdinetan, Mediterraneoko herri marinel kristau ugaritik hedatzen zen, Katalunia, Valentziar Erkidegoa, Eivissa, Proventza Garaia, Sizilia, Korsika, Sardinia, Napoli eta Balkanen zati bat, Portugalgo toki batzuetatik. Katalunian eta Ibizan, gizonek, barretina, XIX. mendearen amaierarte eraman zuten, bereziki landa tokietan.

Erabilerak

Barretina, jada, ez da eguneroko bizitzan erabiltzen, baina, hala ere, katalantasun ikurtzat hartzen da eta sarri erabiltzen da ekintza folklorikoetan, sardana dantzetan eta jaiotzetan. Kapela edo txano honi, XX. mendean, osperik gehien eman dietenak, ziuraski, Jacinto Verdaguer eta Salvador Dalí izan dira. Bere aldaerak, Napolin girotutako operaren baten antzezpenean ere erabiltzen dira.

Kanpo estekak

  • (Katalanez)Barretinaren historia
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q808889
  • Commonscat Multimedia: Barretina / Q808889

  • Wd Datuak: Q808889
  • Commonscat Multimedia: Barretina / Q808889
  • i
  • e
  • a
Burugainekoak
Kapelak
Txanoak
Burugaineko tradizionalak
Egoera berezietarako
burugainekoak
Burugaineko erlijioso eta erritualak
Birreta - Kippa - Mitra (Tiara) - Tunturro
Lanbideko burugainekoak
Bestelakoak
Bestelakoak