Arrano-kantore

Alemaniako arrano-kantore bat.

Arrano formako kantorea edo arrano-kantorea atril edo kantore mota bat da, arrano fornakoa, zeinaren bizkarrean, hegoak luzatuta dituela, Biblia ezartzen den elizako irakurketarako.

Hedapena

Oso ohikoak dira eliza eta katedral anglikanoetan Ingalaterran, baina Europa osoan daude adibideak, baita Euskal Herrian ere, metalezkoak kasu honetan.

Eibarko San Andres elizan bi daude, brontzezkoak, 1590. urteko dohaintza baten dokumentatuak eta jatorriz Flandriakoak seguruenik ("trabajadas con primor y a toda costa en Olanda")[1]. Donibane Lohizunen ere bada beste arrano-kantore bikote bat jatorri bertsuzkoa, 17. mendekoa, kobrezkoa, eta ondare babestua direna; marinelen dohaintzak seguruenik, Ziburuko elizan dauden antzeko biak bezala[2].

Euskal Herriko iruditegia

  • Donibane Lohizuneko kantoreetako bat.
    Donibane Lohizuneko kantoreetako bat.
  • Eibarko San Andres elizako bi arranoetako bat.
    Eibarko San Andres elizako bi arranoetako bat.
  • Otsagabiako elizakoa.
    Otsagabiako elizakoa.

Erreferentziak

  1. Peña, Satur. (2008). San Andrés de Eibar. Eibarko Udala, Ego Ibarra Batzordea, 46 or. ISBN 978-84-89696-47-1. PMC 433634871. (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).
  2. «2 aigles-lutrins» www.pop.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5325313
  • Commonscat Multimedia: Eagle lecterns / Q5325313

  • Wd Datuak: Q5325313
  • Commonscat Multimedia: Eagle lecterns / Q5325313