An Daingean

An Daingean
Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Munster
Konderria Kerry konderria
Geografia
Koordenatuak52°08′24″N 10°16′18″W / 52.139915°N 10.27153°W / 52.139915; -10.27153
Map
Altuera1 metro
Demografia
Biztanleria1.965 (2011)
Bestelako informazioa

An Daingean (ingelesez Dingle, irlanderaz Daingean Uí Chúis ere deitu ohi zaio, azken honen esanahia "O'Cuisen Gotorlekua" da) Irlandako hego-mendebaldean dagoen Kerryko konderrian kokatzen udalerria da, izenbereko Dingle penintsulan dago eta honen hiriburua edo udalerri nagusia da. Bestalde, izen bereko Dingle badian ere badago. Dingle herria Kerryko Gaeltacht eremuaren bihotz-bihotzean dago, honenbestez, irlandera edo gaelerar hiztunen lur eremuan.

Udalerri honetako jarduera ekonomiko garrantzitsuenak turismoa, arrantza eta inguruko baserrietako nekazaritza dira. 2006ko erroldaren arabera Dingle udalerriak 1.920 biztanle zituen[1].

Leku interesgarriak

Dingle herriko pub bat.

Dingle udalerriko St. Mary eliza J. J. McCarthy eta O'Connell arkitektoek neogotiko eran eraiki zuten. Bere eraikitze hastapeneko harria 1862. urtekoa da.

Udalerri honetan irlandar musika herrikoia entzuteko aukera ugari eta bikainak daude, bereziki udako turismo garaian. Dingle udalerriak hainbat pub edo taberna ditu, bai eta jatetxea eta kafetegiak ere. Dingle Oceanworld izeneko Aquarium bat ere badago. Udalerriko arte eszena edo giroa ere handituz doa, mota askotako artisauak daudelarik: Brian de Staic bitxigileak bere egoitza bertan du, bai eta Louis Mulcahy buztingile eta Sean Daly kristalari maisuak ere.

Azkenik Kerry Camino Donejakue bidearen antzera eginiko ibilbideak Tralee eta Dingle elkartzen ditu.

Fungi, Dingle udalerriko izurdea

1984tik aurrera Dingle badian izurde bat agertu ohi da. Bertakoek Fungi izena eman eta bisitarien ikuskizun gogokoenetakoa bilakatu da[2]. Izurdea portutik ateratzen diren antolatutako biretako itsasontzien aurrean ageri ohi da. Normalki bere motako izurdeak bakarrik edo multzo txikietan igeri egin ohi dute, halere bere motako izurdeek ez bezala Fungik gizakiekin hartu-emana izatea gustokoa duela dirudi[3]. Batzuek dioetenez Fungi izurdea 1970. hamarkada erdialdera jaioko zen eta bere 25 urtetako adinerako bizi esperientzia normala edukiko luke, gaur egun bere motako izurdearen adinarentzako oso zaharra litzateke[4]. Gaur egun Dingle udalerrian Fungi izurdearen omenezko brontzezko irudi edi eskultura bat dago[5]

Herritar ezagunak

  • Dingle udalerrian dagoen Fungi izurdearen brontzezko irudia
    Dingle udalerrian dagoen Fungi izurdearen brontzezko irudia
  • Fungi izurdea Dinglego badian jauzika
    Fungi izurdea Dinglego badian jauzika
  • Turistak itsasontzitik Fungi izurdeari begira
    Turistak itsasontzitik Fungi izurdeari begira

Iruditegia

  • Dingle udalerriko John Street kalea
    Dingle udalerriko John Street kalea
  • John Benny Moriarty taberna
    John Benny Moriarty taberna
  • St. Mary eliza
    St. Mary eliza
  • Dinglego etxe koloreanitzak
    Dinglego etxe koloreanitzak
  • Dingle badia, udalerria eta bere portuaren ikuspegia
    Dingle badia, udalerria eta bere portuaren ikuspegia
  • Harbour Street
    Harbour Street
  • Hezkuntza eta Zeltiar Kulturaren Institutua
    Hezkuntza eta Zeltiar Kulturaren Institutua

Herri senidetuak

Ikus gainera

Erreferentziak

  1. 2006ko errolda – 1.go bilduma – Eremuaren arabera sailkatutako populaketa. 2006ko Estatistika Bulego Naguziaren Txostena. 2007ko apirila. (Ingeleraz).
  2. Dingle udalerriko Fungi izurdeari buruzko artikulua
  3. Ahaztu Fungi, Flipper behar dugu. The Irish Independent.
  4. RTE kateak ekoiztutako dokumentala.
  5. Fungiren izurdea.

Kanpo estekak

  • Dingle Penintsulako webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q932302
  • Commonscat Multimedia: Dingle, County Kerry / Q932302

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 126650992
  • LCCN: n78074763
  • Wd Datuak: Q932302
  • Commonscat Multimedia: Dingle, County Kerry / Q932302
  • i
  • e
  • a
Gaeltacht eremuko udalerri, herri eta kokalekuak
Contae Dhún na nGall
An Láir
Cloch Cheann Fhaola
Contae Mhaigh Eo
Gaeltacht Iorrais agus Acaill
Iorras
Gob an ChoireBun an ChurraighDún IbhirDumha ÉigeAn CaisealSáile • Tóin re Gaoth
Contae na Gaillimhe
Cois Fharraige
Conamara Theas
  • Chathair na Gaillimhe
Contae Ciarraí
Contae Chorcaí
Contae Port Láirge
Contae An Mhí
Izendapena jasotzeko hautagaiak
An Cheathrú GaeltachtaBóthar SeoigheOileán Chliara • Gaeltacht Bhaile na hÉireann • Bhéal Feirste • Baile Munna
  • i
  • e
  • a
Kerry konderriko udalerriak
Udalerri nagusiak
Udalerri eta herriak
AbbeydorneyAnnascaulArdfertBaile na nGall/BallydavidBaile an Fheirtéaraigh/BallinskelligsBallybunion • Ballyduff • Baile na Sceilge/BallyferriterBallyheigueBallylongfordBallymacelligottBallyseedyBlennervilleCé Bhréannain/BrandonCuas an Bhodaigh/Brandon Creek • Brosna • CaherboshinaCaherdanielCahersiveenCastlecoveCastlegregoryCastleisland • Castlemaine • CausewayAn Clochán/CloghaneCoolgarrivCurransCurrow • Derrymore • Derrynane • An Daingean/Dingle • DuaghDún Chaoin/DunquinDún Síon/DoonsheanFahamoreFarranforeFenitAn Fheothanach/FeothanachFinuge • Fossa • GneeveguillaKenmareKilderryKilflynnKilgarvanKillorglinKilmoyley • Knightstown • KnocknagoshelLios Póil/LispoleLisseltonLixnaw • Milltown • MoyvanePortmageeRathmoreScragganeSneem • Tarbert • TarmonTemplenoeTuosistCeann Trá/Ventry • Waterville • Valentia uhartea


Gaeltacht eremuko udalerriek izen elebidunak dituzte.