Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Amnesia (grezieraz: ἀμνήσις, eusk: 'ahanztura') memoria galdu edo era nabarmenean ahultzea da. Hainbat eratako amnesiak daude. Anterogradoa, une jakin baten ondoren gertatutakoari dagokiona; erretrogradoa, berriz une hori baino lehenagoko gertakizunei dagokiena. Erabatekoa edo zatikakoa izan daiteke, eta bertan eragina duten psikologiazko mekanismoen arabera, bi mota daude: barneratuta dagoen oroitzapen bat oharmenera ekarri ezina bata, eta finkapenezkoa bestea, gertaerek oroitzapenik sortu ez dutenekoa. Gaitz hau, eritasun psikiatriko gehienetan nozitzen da uneren batean edo bestean.
Erreferentziak
Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-9-7 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.