Amaia Agirre Muñoa

Amaia Agirre Muñoa

Getxoko alkatea

2019 -
Bizitza
JaiotzaGetxo, 1974ko uztailaren 2a (49 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaDonibane Lohizune
Donostia
Getxo
Familia
Familia
ikusi
  • Jose Antonio Agirre (aitona)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta psikologoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

amaiagirre.eus…
Instagram: amaiagirremunoa Edit the value on Wikidata

Amaia Agirre Muñoa (Getxo, Bizkaia, 1974ko uztailaren 2a) Getxoko emakumezko lehen alkatea izan da. 2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, EAJren izenean alkate hautatu zuten.[1][2]

Formazioa

Gerra Zibilaren garaietan familia osoak atzerrira ihes egin behar izan zuen eta ezin izan zen Euskal Herrira 1981era arte itzuli. Haurtzaroa Donibane Lohizunen igaro zuen eta nerabezaroa Donostian. 1989az geroztik Getxon bizi izan da. Psikologian lizentziatu zen eta gradu-ondoko ikasketak egin zituen, gatazken ebazpen eta artekaritza alternatiboan espezializatzeko. Prestakuntza zabaltzearren Suitza, Frantzia eta Estatu Batuetara joan zen.[3]

Ibilbide profesionala

Berriz ere etxera etorri eta Deustuko Salestarreen ikastetxean hasi zen beharrean, gizarte proiektuen atala koordinatzen.

Gero Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate Zentroa sortu zuen UPV/EHUren eskutik, unibertsitatetik sortu zen lehen spin off enpresetako bat izan zena. Unibertsitate zentroa artekaritza komunitarioan, zigor-artekaritzan, talde handien eta bizikidetza-proiektuen laguntzan espezializatu zen, hala udaletan nola ikastetxeetan. Enpresan 12 urte egin zituen eta tarte horretan gatazken ebazpenari lotuta dauden esparru askotan lan egin zuen.

Aldi horren ostean Agirre Lehendakari Center for Social and Political Studies (ALC) Zentroan lan egin zuen.

2015ean Getxoko udaleko Gobernu Ireki eta Gardentasuneko zinegotzi aukeratu zuten eta ataza horretan ikerketa-zentroko lanpostuarekin batera aritu ahal izan zuen.

Getxoko alkatea

2019ko ekainetik Getxoko alkatea da. Udalbatza berria osatzeko bilkuran, Agirrek jaso zituen EAJ/PNVren 11 zinegotzien botoak. PPren hautagaiak, Eduardo Andradek, bost jaso zituen, bere taldearenak; EH-Bilduren hautagaiak, Nerea Guijarrubiak, bere alderdiaren lauak; eta Elkarrekin Podemosen hautagaiak, Ignacio Roblesek, bere taldeak lortutako bi zinegotzienak. PSE-EEk boto zuria eman zuen.[1][4]

Erreferentziak

  1. a b «Udalbatza berria osatu da eta Amaia Agirre da udalburua.» GetxoBerri 2019-06-20 (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
  2. «Amaia Agirre: "Pertsonengan zentratzen diren politikak martxan jarriko ditugu" | Hamaika Telebista» www.hamaika.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).[Betiko hautsitako esteka]
  3. «Getxo - Udala - Alkatea - Biografia» www.getxo.biz (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
  4. «Getxoko Udala "egonkortasun politiko handiagoz hornitzeko" helburuagaz akordioa sinatu dute EAJk eta PSE-EEk - Getxo» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).

Kanpo estekak

  • «Amaia Agirre, Getxoko lehen alkate emakumea» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-08.
  • Amaia Agirre bilaketaren emaitza Uribe kostako Hiruka.eus aldizkari lokalean (>200 albiste)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q65047446
  • Wd Datuak: Q65047446