Almirante (armada)
- Artikulu hau itsas gudarosteko buruzagi gorenari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Almirante (argipena)».
Almirante (Heg.)[1][2], halaber amiral (Ipar.), gradua, mailaketa militar bat da, herrialdearen arabera maila desberdina duena. Adiera ohikoenean, maila gorena da itsas armadetan.
Etimologia
Hitzak jatorria du arabierazko amīr al-baḥr karguan, itsasoetako gudalburu, tartean latinaren etimologia herrikoia ere nahastu delarik, admiral era emateko (frantsesezkoa), latinezko admirabilis[3] ("miresgarri") edo admiratus ("mirestua") tarteko. Euskarazko aldaerak, almirante Hego Euskal Herrian eta amiral Ipar Euskal Herrian, inguruko erdaren maileguak dira.
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Almiradio
Kanpo-estekak
- Datuak: Q132851
- Multimedia: Admirals / Q132851