Alan Roy King
Alan Roy King | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lytham St Annes (en) , 1954ko urriaren 24a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bizilekua | Zarautz |
Heriotza | Zarautz, 2019ko otsailaren 19a (64 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Londresko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa euskara galesa gaztelania Nawata Yiddisha Nahuatla |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria eta itzultzailea |
Alan Roy King (Lytham St Annes, Ingalaterra, 1954ko urriaren 24a - Zarautz, Gipuzkoa, 2019ko otsailaren 19a) britainiar hizkuntzalaria eta itzultzailea izan zen. Euskalaria, Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2003ko urtarrilaren 31n.
Sortzez britainiarra, Euskal Herrian bizi zen aspalditik. Hizkuntza gutxituen zalea zen, eta horietako hainbat aztertzen eta lantzen ziharduen gaztetik, gurasoek euren artean hitz egiten zuten yiddish hizkuntzatik hasita: euskara, galesa, nahuatlera, eta abar.[1][2][3][4]
Idazlanak
Euskal hizkuntzalaritza
- The Basque Language: A Practical Introduction (1994). ISBN 0-87417-155-5
- Colloquial Basque, Begotxu Olaizola Elordirekin batera egina (1996). ISBN 0-415-12111-6
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzain urgazleen zerrenda.
- ↑ Alan Roy King (1996): Mendele: Yiddish literature and language, Ibiblio webgunean idatzitako testua.
- ↑ (Ingelesez) Biblia nahuatlerara itzultzeko Ne Bibliaj Tik Nawat proiektu pribatuko kideen orria.
- ↑ Alan Roy King: «Maiatzeko ura! Hizkuntza berreskurapenaren artasoroa lantzen», Jakin, 148. zenbakia, 2005eko maiatza-ekaina.
Kanpo estekak
- Datuak: Q12253061
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |