Adar (animalia)

Elur-orein baten adarrak
Erkentxo, musika tresna

Adarrak animalia batzuek burualdean duten hezurrezko luzakina da, kopeta-hezurretik ernetzen dena. Adarkizko zorro batez estaliak izaten dira; era honetako adarrak betirako izaten dira, puskatzen badira berriro hazi badaitezke ere. Oreinengan eta mota bereko abereengan ez dago adarkizko zorrorik eta hezur apofisia larruz estalita dago; mota honetako adarrak urtero erortzen eta berritzen dira. Hainbat eratako tankerak dituzte.[1]

Etimologia

Aitzineuskara zaharrez: *dar*da-dar[2] Joseba Lakarraren ikerketen arabera.

Sailkapenak adarren arabera

  • Tragulidae: Adarrik gabe.
  • Antilocapridae: Puntan bukatzen diren adarrak.
  • Giraffidae: Azal iledunez estalitako hezur-protuberantziak.
  • Cervidae: Oreinen adajea. Ez dira benetako adarrak; hezurrez eginak daude baina ez dira iraunkorrak, erortzen baitira, eta urtero berriro ateratzen dira.
  • Moschidae: Orein musketadunek ez dute adarrik, letaginak baizik.
  • Bovidae: Keratinaz osatutako kono-formako kiribildutako adar dira.

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Joseba Lakarra: (2005) «Protovasco, munda y otros: Reconstrucción interna y tipología holística diacrónica», in Oihenart. Cuadernos de Lengua y Literatura, Lehen Euskal-Erromantze Linguistika Jardunaldiak, Eusko Ikaskuntza, Donostia.

Ikus, gainera

  • Adar musika-tresna
  • Adarbakar

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q65284752
  • Wd Datuak: Q65284752