2017ko Galiziako suteak

2017ko Galiziako suteak
MotaGalicia wildfire season (en) Itzuli
Honen parte daOctober 2017 Iberian wildfires (en) Itzuli eta 2017 wildfire season in Spain (en) Itzuli
KokalekuGalizia
HerrialdeaEspainia

2017ko Galiziako suteak, Espainiako Galizia autonomia erkidegoan, urriaren 13ko ostiraletik aurrera jazotako sute saila izan zen. Suteak ustez norbaitzuk nahita eragindakoak omen ziren. Denera 146 sute egon ziren, horietako 60 igandean bakarrik, eta 28 goizez piztuak.[1]

Aurreko hilabeteetan pairatutako lehorte ezohikoak, euri ezarekin, tenperatura epelek eta hego haize harroek ere neurri handi batean eragin zuten hondamendia.

Suteak

Kalteak
Sutearen kea Vigo hiriaren gain eta itsasotik ikusita.

Guztira, une honetan, jakinak diren 105 sute daude piztuak, horietatik 16 biztanleriarentzat arriskutsu gisa izendatu dira. Suteak, gutxienez 4 hildako eragin ditu eta 20 zauritu inguru. Vigoko hainbat parrokietan, horien artean, Beade eta Valladaresekoan suteak auzunera hurbildu dira, eta beraien esku zeuden hainbat mendi hektarea erabat suntsituak izan dira. Gondomar (Vincios) eta Baionako udalerrietan ere suteak hainbat triskantza eragin ditu.

Bestalde, hezkuntza arloan, Vigo eta inguruko udalerrietako hainbat eskolek klaseak ezin izan dituzte eman eta Vigoko unibertsitatean klaseak ere ezeztatu egin behar izan dira.

Sutearen kontra parte hartu duten erakundeak

UMEko 500 militarrek parte hartu dute sute hau itzaltzeko osatu den kanpainan, 350 suhiltzaileek eta hainbat hegazkinek ere parte hartu dute. Esan beharra dago, sutea hurbil duten bizilagunek ere laguntza handia eman dutela sute hau itzaltzearren.

Sutearen eragileak

Galiziako Xuntak dioenez, ondo antolatutako talde bat izan da sute hauen eragilea, ikerketa bat jarri du martxan gobernuak, errudunak identifikatzeko. Beste hedabide batzuek, ''terrorismotzat'' jotzen dituzte gertakizun hauek.

Portugalgo iparraldean izan dituzte sute gehienak

Portugal eta Asturias

Galizian piztu diren suteetaz gain, Asturiasgo erdialde eta iparraldean ere suteak egon badaude, Portugalgo iparraldea ahaztu gabe.

Portugal

Portugalen azken aldian izandako suteek 31 hildako utzi zituzten, uda beltza deitu diote uda honi, gertatu diren suteen eraginez. Guztira 440 sute inguru izan ziren eta Portugalgo gobernuak, egoera larria ikusirik, Marokoko eta Europar Batasuneko hainbat agentziei dei egin behar izan zien laguntza eske.

Asturias

Asturiasen 35 sute inguru piztu dira azken egun hauetan, iparraldean eta erdialdean gehienak. Egoera larriak, gobernua 16 eskoletako klaseak ezeztatzera behartu du, horien artean, Degaña, Ibias, Allande, Cangas del Narcea eta Tineoko udalerriak daude. Bestalde Oviedoko eskolek, egin behar zituzten txango eta aire libreko ekintzak ezin izan zituzten egin, kearen eraginez. Hainbat parke naturalek ere sutearen ondorioak jasan dituzte, horien adibide, Muniellosko erreserba.

Mehatxaturiko eremuak

Jarraian, une honetan arriskutsuenak edo mehatxatuenak dauden eskualde eta udalerriak.

Iruditegia

  • Sutea Nigrán udalerrian.
    Sutea Nigrán udalerrian.
  • Sutea Galleiro mendilerroan.
    Sutea Galleiro mendilerroan.
  • Sutea Burgo parrokian, Baiona.
    Sutea Burgo parrokian, Baiona.
  • Gondomarretik Porriñora doan errepidea suteak etenda.
    Gondomarretik Porriñora doan errepidea suteak etenda.
  • Chandebriton erretako eremuaren ikuspegia.
    Chandebriton erretako eremuaren ikuspegia.
  • Kiskaldutako autoa Chandebriton.
    Kiskaldutako autoa Chandebriton.

Erreferentziak

  1. Bi pertsona hil dira Galizian piztutako suteetako batean. 2017ko urriaren 15a. Eitb.eus

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • [1]La Voz de Galicia egunkarian dauden hainbat artikulu. (Galizieraz)
  • [2]El Mundo egunkariko artikulua, hildakoen inguruan. (Gazteleraz)
  • [1]Eitb.eus-etik hartutako bideoa suteen inguruan.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q113993414
  • Commonscat Multimedia: Wildfires in Galicia (Spain) in 2017 / Q113993414

  • Wd Datuak: Q113993414
  • Commonscat Multimedia: Wildfires in Galicia (Spain) in 2017 / Q113993414